Otsailaren 5etik 24ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntzako oposizioetan izena emateko epea zabaldu dute Nafarroan

Gaurtik hasi eta otsailaren 24ra arte egongo da irekita lan eskaintza publikoan izena emateko epea. Azterketak ekainaren 22tik aurrera egingo dituzte.
Nafarroan izandako lan eskaintza publiko bateko irudia
Nafarroan, Hezkuntzan izandako lan eskaintza publikoetako bat. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur zabaldu dute Nafarroan Hezkuntzako oposizioetan izena emateko epea. Ekainaren 22tik aurrera egingo dituzte azterketak, eta, guztira, 643 postu eskainiko dituzte.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu du ebazpena, eta, zabaldu dutena ikusita, hasiera batean adostutako postu kopurua handitu du.

Esan bezala, gaurtik hasi eta 20 egunez egongo da irekita izen-ematea, hots, otsailaren 5etik 24ra, biak barne.

Aurretik izena emanda zuten irakasleek ez dute berriro dokumentazioa aurkeztu beharko, baina merezimenduak gehitzeko eta espezialitate berrietan sartzeko aukera izango dute, Gobernuak jakinarazi duenez.

Eskari guztiak Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialean aurkeztu behar dira. Bestalde, programazio didaktikoa Hezkuntza Departamentuan, Nafarroako Erregistro Orokorrean edo Erregistroko edozein bulegotan aurkez daiteke, 2019ko maiatzaren 13tik 31ra.

Programazio didaktikoa epe horren barruan aurkezten ez duten pertsonak lan eskaintza publikotik kanpo geratuko dira.

Espezialitateka banatuta, hauek dira postuak: Haur Hezkuntza, 41 euskaraz eta 47 gaztelaniaz; Lehen Hezkuntza, 75 euskaraz eta 78 gaztelaniaz; Atzerriko Hizkuntza, 18 euskaraz eta 18 gaztelaniaz; Heziketa Fisikoa, 21 euskaraz eta 59 gaztelaniaz; Musika, 12 euskaraz eta 26 gaztelaniaz; Pedagogia Terapeutikoa, 30 euskaraz eta 88 gaztelaniaz; Entzumena eta Hizkuntza, 20 euskaraz eta 52 gaztelaniaz; eta Euskal Hizkuntza, 58 euskaraz.

Aipatzekoa da, halaber, Hezkuntza Sailak 2016ko oposizioko nota gordeko duela. Horrela, deialdian parte hartu eta plazarik lortzen ez duten irakasleak kontratazio zerrendan sartuko dira zuzenean (dagokien espezialitate eta hizkuntzan), emaitza altuenarekin (2016ko eta 2019ko notak hartuko dira kontuan).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X