Irregulartasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza Imsersoaren kontratuak ikertzen ari da

Kontratazio informatikoetan jasotako ustezko irregulartasunak ikertzen ari dira, hain zuzen.

Maria Luis Carcedo Espainiako Osasun ministroak astelehen honetan berretsi duenez, Espainiako Adinekoen Institutua eta Gizarte Zerbitzuan (Imserso) jasotako ustezko kontratu irregularren azpikeria ikertzen ari da Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza.

El Pais egunkariak argitaratutako informazioaren harira, Imserso Espainiako Osasun Ministerioaren menpeko erakundeko aplikazio informatikoei eragiten die ustelkeria. Denbora luzez ordaintzen egon diren baina dagoeneko operatiboak ez dauden aplikazio informatikoak dira; eta, lan berdina egiteko bi kontraturen sinadurak ere topatu dituzte. Halaber, zerbitzu informatikoen lizitazio erabat garestiak, zein kontratu faltsuak eta laxoak aurkitu dituzte, El Paisen informazioaren arabera.

Horrenbestez, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltza 2010 eta 2018 arteko kontratuak ikertzen ari da; esaterako, Leire Pajin sozialistaren eta Ana Mato, Alfonso Alonso eta Dolors Montserrat popularren agintaldipetan gertatutakoak ikertzen ari dira.

Hori horrela, Carcedok ikerketa abian dela konfirmatu du; ildo horretan, iaz PSOE Gobernura heldu zenean ustezko irregulartasunak antzeman zituztela eta "ordutik egoera erregularizatzeko lanean ari direla" azaldu du ministroak.

Ustezko kontratu irregularren kopurua zein den ez dakiela esan du Carcedok, baina "Imsersoaren bidaietan, informatikako kontratazioetan eta eguneroko kudeaketarekin zerikusia duten aldeetan irregulartasunak antzeman dituztela" azaldu du.

Leire Pajin Osasun ministroa izan zenean ere irregulartasunak eman ote ziren galdetuta, Carcedok "irregulartasunak aurreko etapan aurkitu direla" adierazi du; hau da, PPren Gobernuaren agintaldietan.

"Ez dakit atzera jotzen badugu arazoren bat aurkituko genukeen, baina ez dut uste garrantzitsua izango litzatekeen", esan du.

Bestalde, Ministerioa "jakinaren gainean" zegoela esan du eta PSOE Espainiako Gobernura heldu zenetik "pilatutako arazoak konpontzen saiatzen ari dela" gaineratu du.

"Arazoa egon dela badakigu, baina egun Imsersoaren funtzionamendua erabat legala da", argitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X