Azpiegiturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

310 metro karratuko tren geltoki berria izango du Astigarragak

Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" eta Hernani-Astigarraga AHTko tartearen lanekin batera egingo dute obra.
Astigarragako (Gipuzkoa) tren geltoki berriaren proiektua. Irudia: Irekia
Astigarragako (Gipuzkoa) tren geltoki berriaren proiektua. Irudia: Irekia

Astigarragako (Gipuzkoa) geltokia zintzilik egongo da trenbidearen gainean, eta 310 metro karratu izango ditu, horietako 140 gela teknikoak izango dira, eta gainerakoak erabiltzaileen zirkulazio eta mugimendurako.

Esparruaren altuera libre maximoa 4,10 metrokoa da. Astigarraga-Irun "hirugarren hariko" eta Hernani-Astigarraga AHTko tartearen lanekin batera egingo dute obra.

Azpiegitura berriak izango dituen ezaugarrietako batzuk dira horiek, proiektuaren arabera. Egitasmoaren idazketa azken fasean dago, eta Arantxa Tapia Ekonomi Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuak eta Zorione Etxezarraga Astigarragako alkateak astearte honetan aurkeztu dute.

Tapiak eta Etxezarragak Astigarragan, prentsaurrekoan, azaldu dutenez, geltokiko eraikina angeluzuzena izango da, trenbidearen gainean kokatuta, iparraldeko eta hegoaldeko fatxadetan beira izango da nagusi; egitura, ordea, altzairuzkoa izango du azpiegiturak.

Sarbide pasabidearekin paraleloan egongo da eraikin berria, iparraldeko fatxadan. Bestalde, nasetara jaisteko eskailerak hegoaldeko fatxadan izango ditu.

Barruan kristalezko bi igogailu egongo dira, mugikortasun eskaseko pertsonak nasetara heldu ahal izateko.

Atariak geltokiko gela teknikoak hartuko ditu bi bolumenetan, eta terminalak sarrera bakarra izango du; txartel makinak bertan izango dira.

Era berean, hegoaldeko fatxadan 3 metro zabalerako ibilbide bat izango da, geltokitik atera gabe nasatik aldatzeko aukera emateko.

Oinez

Geltokira oinez sartu beharko da altzairuzko pasabide zabaletatik; izan ere, ekialdean, Astigarragako aldean, trenbideak eta Urumea ibaia gainditu behar dituzte oinezkoek; eta mendebaldetik, Donostiako aldean, trenbideak ere gainditu behar dituzte bidaiariek.

Hala ere, ibilbideak oinezkoak eta txirrindulariak hartzeko zabalera nahikoa izango du. Urumeako pasaguneak 200 bat metroko luzera izango du, 5 baotan banaturik, zehaztu dutenez.

Hernani-Astigarraga AHTko tartea barneratzen du proiektuak, sare konbentzionalarekin paraleloan joango delako.

AHTren tarteak, plataforma berrian eta UIC zabalerarekin, Madril-Irun zabalera iberikoko egungo linearekin bat egingo du Astigarragan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X