Balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankek 332 milioi euro irabazi zituen 2018an, aurreko urtean baino % 10 gehiago

Irabazi garbiaren hazkundea plantillaren gastuaren beherakadak eragin du, besteak beste.
Kutxabanken bulegoa. Argazkia: EiTB
Kutxabanken bulegoa. Argazkia: EiTB

Kutxabank taldeak 332,3 milioi euro garbi irabazi zituen 2018an, aurreko urtean baino % 10 gehiago, Cajasurrek 19,5 milioi euroko ekarpen positiboa egin ostean, erakundeak prentsa ohar batean azaldu duenez.

Zalantzazko aktiboetatik 500 milioi euro kendu ondoren berankortasun maila % 3,86an geratu zen, sektoreko baxuenen artean, erakundeak jakinarazi duenez.

Kreditu inbertsioei dagokienez, hipoteka maileguak % 2,6 hazi ziren, eta horren barruan, enpresa txiki eta ertainen finantziazioa % 12,3 eta kontsumorako kredituak % 20 igo ziren. Bezeroen deposituei dagokienez, % 4,9 hazi ziren.

Aurreko urtean bezalaxe, interes tarteak ere gora egin zuen (% 0,5) finantza gastuen beherakadagatik eta finantza sarreren egonkortasunagatik. Hala, tarte gordina 1.088,7 milioi eurokoa izan zen, 2017an baino % 1,6 gehiago.

Gastuari dagokionez, pertsonal gastuak % 3,4 murriztu zituzten aurreko urtearen aldean, bereziki "plantilla arrazionalizatzeko neurriengatik".

Zuzendaritzak dibidenduaren erdia banatzea proposatu du, 166 milioi euro edo 549 milioi euro lau urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X