Epea ekainean bukatzen zen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du

Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak. Zorra bi tartetan egituratuko dute.
Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du. Argazkia: Wikipedia Commons
Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du. Argazkia: Wikipedia Commons

Eroskik eta hartzekodun nagusiek akordio bat adostu dute asteazken honetan, EAEko konpainiaren zorra finantzatzeko. Zorra negoziatzeko epea ekainean agortzen zen. Horrela, Eroskik 2024ko uztailaren 31ra arte izango du orain ordaintzeko.

Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak; Elorrion (Bizkaia) egoitza duen enpresak pilatzen duen zorraren % 75 dute.

Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazitako akordioaren arabera, zorra bi tartetan egituratuko dute. Alde batetik, 1.000 milioi euro inguru amortizatzeko 5 urteko epea izango du Eroskik, + % 2,5eko interes-tasarekin (Euribor).

Bestetik, beste 540 milioi euroko tartea amortizatzeko 8 urte izango ditu, % 0,5eko interes-tasarekin.

Bestalde, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako akordioak Eroski taldeko lerro operatiboak berritzea jasotzen du: 372 milioi euro.

Azkenik, Eroski talde negozio-alorretan berrantolatzeko asmoa du akordioak, “taldearen emaitzak eta baliabideak optimizatzeko”.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X