1.867 plaza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

25 urtean Hezkuntzan egin den LEP zabalena deitu du Eusko Jaurlaritzak

Izena emateko epea ireki egin dute dagoeneko, martxoaren 8an, eta hilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Haurrak gelan
Haurrak gelan. Argazkia: pexels.com

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 1.867 plaza deitu ditu maisu-maistra, Musika Kontserbatorioetako irakasle eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleentzat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitaratu duenez.

Azken 25 urtean Euskadin Hezkuntzan egin den Enplegu Publikorako eskaintza zabalena da. 2019ko martxoaren 8an ireki da hautaketa prozesuan parte hartzeko izena emateko epea, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztientzat. Epea zabalik izango da martxoaren 27ra arte.

Horrenbestez, Haur eta Lehen Hezkuntzako maisu-maistrentzako 1.825 plaza izango dira orotara. Musika Kontserbatorioetarako Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleentzat berriz, 32 plaza zabaldu dituzte, eta beste 10 plaza Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleentzat.

Plazak honela daude banatuta kidego bakoitzeko espezialitateetan: 453 plaza Haur Hezkuntzan, 795 plaza Lehen Hezkuntzan, 120 plaza Ingelesean, 66 plaza Gorputz Hezkuntzan eta beste 66 Musikan, 270 plaza Hezkuntza Berezian (Pedagogia Terapeutikoa), eta beste 55 plaza Entzumena eta Hizkuntza delako Hezkuntza Berezian.

1.867 plaza horiez gain, Hezkuntza Sailak Hezkuntzako Ikuskarien Kidegorako beste 28 plaza deitzea ere aurreikusi du. Plaza horietara karrerako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira, eta deialdia 2019 urtean zehar egingo da.

Maiatzaren 2tik 14ra, izangaiek programazio didaktikoa eta merezimenduak aurkezteko epea izango dute.

Lehen proba ekainean

Oposizioko bi probetan lehena ekainean burutuko da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. Lehen proba hori kanporatzailea izango da, eta bi zati izango ditu. Lehenengoan izangaiek idatziz garatu beharko dute euren espezialitateari dagokion gai zerrendako gai bat. Jarraian, kasu praktiko bat garatu beharko dute idatziz, hau ere espezialitatearekin lotura estukoa.

Lehen proba gainditzen duten izangaiak bigarren fasera pasatuko dira, eta epaimahaiaren aurrean programazio didaktikoa aurkeztu eta defendatu beharko dute (aurrez, maiatzean, entregatu behar dute programazio didaktikoa).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X