Gatazka ikastetxe itunpekoetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cristina Uriarte: 'Susmoa dut sindikatuek itunpeko ereduaren aurka egin nahi dutela'

Hezkuntza sailburuak esan du bestela 'ulertezina' dela gatazka hainbeste denboran mantentzea eta akordio batera ez heltzea.
18:00 - 20:00
Cristina Uriartek ahalegina egiteko eskatu die sindikatuei grebarekin amaitzeko

Gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen grebaz eta lan gatazkaz galdetuta, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak esan du "susmoa" duela sindikatuek itunpeko ereduaren aurka joan nahi dutela, eredu publikoaren mesedetan. "Batzuetan sentsazio hori dut bestela ulertezina delako gatazka hainbeste denboran mantentzea eta akordio batera ez heltzea", erantsi du.

ETB1ko "Egun On Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, sindikatuek eta Kristau Eskola patronalak bitartekaritzarik eskatu ez dutela berretsi du sailburuak. Uriarteren esanetan, "patronalak esan du prest dagoela, baina ez du eskatu, eta sindikatuekin ez dut hitz egin, baina eurek ere ez dute galdegin".

Blokeo egoera horren aurrean, gatazka "ikasgeletatik ateratzeko" eskatu die aldeei.

Asteleheneko bileran "zerbait" lortuko zelakoan zegoen Uriarte, baina azkenean ez zen akordiorik egon. "Guk lanean jarraituko dugu. Mahai gainean dauden gaiek finantzazioa dute atzean, baina beste gauza bat da moduluen finantzazioa aldatzea. Hori, esana dugu, ez dago aztergai, beste marko batean erabaki behar delako", argitu du.

Gatazkan "erantzunkide" izatea egotzi dio PPk Eusko Jaurlaritzari

Borja Semper PPko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza "erantzunkide" da gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen lan-gatazkan; Semperren ustez, Jaurlaritzak ez die ikastetxe pribatu horiei diru laguntza publiko nahikoa ematen.

Semperrek kritikatu duenez, ikastetxe horiek "ez dituzte baliabide" nahikoak; horrenbestez, itunpeko ikastetxeen finantziazioa hobetzeko PPk proposatutakoa berretsi du.

Semperren esanetan, ikasleek "ikasketa orduen % 25a" galdu dute greben ondorioz. Irakasleek soldata igotzea eta lan baldintzak hobetzea eskatzen dute.

"Sektorean inoiz eman den grebarik handiena da", esan du. Gainera, arazoari "ausardiaz" aurre ez egitea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X