Astelehen honetatik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lanuzte berriei ekingo diete gaur

Maiatzaren 10era bitartean, guztira, 27 greba egun egingo dituzte. ELA sindikatuak salatu duenez, lan-gatazka 'oso larria' da.
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen manifestazioaren irudia
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileen manifestazioaren irudia. Argazkia: EiTB

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek lanuzte berriak egingo dituzte, gaur hasi eta datorren maiatzaren 10era bitartean. Guztira, 27 greba egun egingo dituzte.

Hiru txandatan egingo dute greba gaur hasi eta datorren maiatzaren 10era bitartean: gaurtik apirilaren 12ra, apirilaren 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.

Orotara, 5.000 langile daude greba egitera deituta.

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, Gipuzkoako Foru Aldundi parean, Donostian, elkarretaratzea langileek 11:30ean, eta ondoren bertatik abiatuko dira manifestazioan. Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak parte hartuko du mobilizazioan.

Sindikatuak gogora ekarri duenez, lan-gatazka hasi zenetik 65 greba egun egin dituzte langileek, eta horren iritzian, auzia "oso larri" bilakatu da. Horren esanetan, "ELAk, Adegik eta Matiak adostutako akordioa sabotatu dute" Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Maite Peña Gizarte Politiketarako foru ahaldunak, eta "gezurretan ari dira".

BIDEOA: Gipuzkoako adineko egoitzetako lan-gatazka konpontzeko eskatu dute familiek:

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X