Jaurlaritzak bigarren urtez jaulkiko du 'bonu jasangarria', 600 milioiko balioarekin
Eusko Jaurlaritzak 'Euskadi Bonu Jasangarria' jaulkiko duela iragarri du astelehen honetan, bigarren urtez jarraian, 600 milioi euroko balioarekin, iaz jaulki zuena baino 100 milioi euro gehiago, eta baldintzek gomendatzen dutenean merkaturatuko dute.
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak, Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak eta Javier Arnaez Finantza zuzendariak Gasteizen aurkeztu dute jaulkipena.
Oraingo honetan, Jaurlaritzak bilerak izango ditu gaur, bideo-konferentzia bitartez, inbertitzaile posibleekin, eta Bonu Jasangarria, baldintzek horrela gomendatzen dutenean, zabalduko da merkatuetara.
Aurten jaulkipena aurreratu dutela azaldu du Alberto Alberdik, merkatuetan "baldintza oso onak baitaude", eta, egoera hori aldatzen ez bada, jaulkipena "ahalik eta arinen egingo dugu".
"Apirilean eta maiatzean izango diren hauteskundeak eragin berezia izan dezakete merkatuetan. Hori dela eta, jaulkipena aurreratzea erabaki dugu", esan du.
2018an finantza produktu horrek jaso zuen harrera bikaina ikusita, Jaurlaritzak merkatu berriak aztertu ditu, Herbehereak, adibidez, eta erakunde gehiago ere sartu dira partaidetzan, La Caixa eta Banco Sabadell, besteak beste.
"Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du bonu iraunkorren merkatuaren garapenean leku garrantzitsua betetzeko helburu sendoarekin, finantzaketa arduratsua eta eraginkorra sustatuz, ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan Euskadik dituen erronkei erantzun ahal izateko", adierazi du.
Aurten, BBVA, Credit Agricole CIB, HSBC, Norbolsa, Banco Santander, La Caixa eta Sabadell erakundeek bideratuko dute Bonu Jasangarria.
Finantzatu beharreko programen % 83 gizarte arloko proiektuak izango dira, eta gainerako % 17a ingurumen arloko programak.
Finantzatu beharreko programen aukeraketa Eusko Jaurlaritzako Iraunkortasuneko Bonuen Batzordeak egiten du. Batzordean, Ogasun eta Ekonomia Saileko lau ordezkari eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko, Enplegu eta Gizarte Politika Saileko, Osasun Saileko eta Hezkuntza Saileko ordezkari bana izango dira.
Finantzaketa horretatik kanpo geratzen dira langileen gastuak, finantza kostuak, kontingentzietarako funtsak eta finantza aktiboak eta pasiboak.
Euskal zor publikoa
Joan den astean, Eusko Jaurlaritzak 150 milioi euroko ezarpen pribatua egin zuen 30 urtera, % 2,35ean. Alemaniako eta Espainiako sei inbertitzailek banatu dute ezarpen hori, eta Alemaniak 87,3 hartu du bere gain. Kopuru osoaren % 90,7 aseguru-etxeek eta pentsio funtsek eskuratu dute, eta gainerako % 9,3a inbertitzaile pribatuek.
Eusko Jaurlaritzak 9.134 milioi euroko zorrarekin itxi zuen 2018a, hau da, % 13,6ko zorpetzearekin. Hori dela eta, Euskadi Estatu osoan zor txikiena duen erkidegoa da; izan ere, batezbesteko zorpetzea % 24,3koa da.
2019rako aurrekontuen egonkortasun helburuak betetzeko Euskadiri dagokion helburua % 13,8ko zorpetzea da, eta 2020rako % 13,2koa. Datuak ikusita, Eusko Jaurlaritza argi eta zorrotz ari da bere helburuak betetzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.