Emakume pentsiodunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oneka: 'Emakumeen pentsioak gizonenak baino % 40 txikiagoak dira'

Gainera, pentsio “baxuak” diru-sarrerak bermatzeko errentarekin osatzen dituzten pertsonetatik % 65 emakumeak dira, ziurtatu dutenez.
Oneka emakume pentsiodunen elkarteko ordezkariak Bilbon.
Oneka emakume pentsiodunen elkarteko ordezkariak Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratako irudiak.

Oneka emakume pentsiodunen elkartearen hitzetan, “pobreziak emakume aurpegia du”, emakumezkoek “erretiro pentsio gutxiago eta pentsiorik baxuenak” jasotzen dituztelako. Zentzu horretan, Euskadin eta Nafarroan batezbeste “emakumeen pentsioak gizonenak baino % 40 txikiagoak” direla kritikatu dute. Gizonezkoen pentsioak 602 euro “gehiago” ditu, “emakumezkoen pentsioa baino % 68,4 handiagoa”.

Gainera, pentsio “baxuak” diru-sarrerak bermatzeko errentarekin osatzen dituzten pertsonetatik % 65 emakumeak dira, ziurtatu dutenez.

Euskadiko eta Nafarroako pentsiodunen elkarteek apirilaren 13rako eta maiatzaren 11rako deitu dituzten mobilizazioekin bat egin du Onekak, euren aldarrikapenak “erdian” jartzeko. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.

Emakumeen errealitateak “egiturazko bazterketa egoera” bat oinarri duela salatu du plataformak Bilbon. “Bizitzaren sostengua inposatzen zaie, sistema kapitalista heteropatriarkalaren ezinbesteko zati bezala”, nabarmendu dute. Horrela, “zaintza eta ugalketa lan ikusezin horrek enplegura benetako berdintasunean heltzea baldintzatzen du, eta ondorioz, pentsioa bera ere”, ohartarazi dute.

Egungo pentsioen sistema publikoa “zatiketa sexista eta baztertzaile horren gainean eraikita dago”, eta gizarte segurantzako legediak “emakumeen egoera leuntzen lagundu beharrean, neutraltasun itxura baten atzean, diskriminazioa betikotzen lagundu du”, azaldu dutenez.

Elkartearen ahotan, “lanpostu bat lortzeko zailtasuna, prekarietatea eta zaintza laneko erantzunkidetasun faltaren ondorioz, batez ere emakumeek ezkontideen kotizazioetatik eratorritako pentsioak kobratzen dituzte, eta erretiro pentsio propio  gutxiago”. Horrela, emakumeek “alargun-pentsioen % 93,4” kobratzen dituzte, eta “gainerako % 6,6 gizonezkoek”.

Bestalde, etxe-langileen (gehienak emakumeak) gizarte segurantza erregimena salatu dute, “urteetako lanaren ostean pentsio duin baterako eskubiderik bermatzen ez duelako”.

Egoeraren aurrean, “kontziliazio eta erantzunkidetasun eraginkorrerako politika feministak” eskatuko dituztela azaldu du Onekak, “emakumeak enplegura baldintza eta eskubide berdintasunean heltzeko”. Era berean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatuko dute, “pentsiodunen eta bereziki emakumeen pobrezia egoerarekin amaitzeko”.

Azkenik, “babes sozialeko sistema publikoan genero ikuspegia barneratzea” eskatu dute, “emakumeen egiturazko diskriminazioa arintzeko neurriak hartzeko”. Etxe-langileen gizarte segurantza erregimenaren “erabateko parekatzea” aldarrikatu dute, baita lana murrizteko eta banatzeko politikak ere, 60 urterekin erretiroa barne.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X