Albiste da
Euskaltel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltelen sartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak

Arantxa Tapiak azaldu du "gutxiengo batekin" sartuko litzatekeela, "zenbait esparru bermatze aldera Jaurlaritza Euskaltelen parte izatea beharrezkoa bada".
Euskaltelen sartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak
Euskaltelen sartzeko aukera aztertuko du Jaurlaritzak. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ziurtatu du, "gutxiengo batekin" Euskaltelen ondasunean sartzeko aukera aztertuko duela Eusko Jaurlaritzak, baldin eta "zenbait esparru bermatze aldera konpainiaren parte izatea beharrezkoa bada".

Sailburuak azaldu duenez, "beti" hausnartu izan dute euskal enpresen akziodunen artean sartzeko aukeraz, betiere, "mahai gainean jarritako proiektua kontuan izanda eta administrazio kontseiluan erabakitakoa errespetatuz".

Eusko Jaurlaritzak 125 milioiko funtsa ezarri zuen iaz, estrategikoak diren euskal enpresen akziodun izan ahal izateko. 2018 hasieran, adibidez, Beasaingo CAF enpresaren akzioen % 1,24 eskuratu zuen.

Alabaina, atzo Iñigo Urkulluk esandakoa ekarri du gogora Tapiak, alegia, Euskaltelen estatutuek diotela "zenbait mugimenduk, besteak beste, egoitza sozialaren aldaketak, akziodunen % 75aren onarpena jaso behar dutela Batzar Orokorrean. Hori lortzea ez da batere erraza", nabarmendu du.

Halaber, Tapiak ziurtatu du Jaurlaritzak erreferentziazko akziodunekin lan egiten jarraituko duela. Horrekin, Euskaltelek egoitza soziala eta fiskala Euskadin izatea ez ezik, arlo teknologikoan eta industrialean aurrera egiten jarraitzea lortu nahi dute, "hazkundeari eusteko eta aurrerantzean ere erreferentziazko enpresa izateko".

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X