Loiuko aireportuan deitutako lurreko langileen greba, bertan behera
UGT eta USO sindikatuek bertan behera utzi dituzte apirilaren 21erako eta 24rako Espainiar Estatuko aireportu guztietan deituta zeuden ‘handling’ edo lurreko langileen egun osoko grebak, patronalarekin negoziaziora itzultzeko akordioa lortu ostean.
UGTk jakitera eman duenez, enpresak atzera egin eta sindikatuen proposamena onartu du. Gauzak horrela, patronalak ez du aurrera eramango langile subrogatuen klausula, % 10 eta % 30 arteko galera eragiten baitzien langileei. Sindikatuak azaldu duenez, “onartezina” da klausula horrek langileei eragiten dien galera ekonomikoa.
Hala, hurrengo egunetan deituko dute negoziazio mahaia, eta negoziazioei amaiera emateko epe jakin bat jartzeko konpromisoa ere hartu dute bi aldeek. Ondorioz, maleten eta bidaiarien ontziratzeaz arduratzen diren AENAko langileek haien lan baldintzak hobetzea lortuko dute.
“Hurrengo egunetan bilduko da negoziazio kolektiboaren mahaia, eta denbora gehiegi irekita eman duen hitzarmena behingoz ixtea da UGTren asmoa”, esan du sindikatuak.
Espainiar Estatuko aireportu guztietan lan egiten duten ‘handling’ sektoreko 60.000 langile zeuden grebara deituta. Zehazki, maleten eta bidaiarien ontziratzeaz arduratzen dira, eta sektoreak 900 milioi euroko irabaziak lortzen ditu urtero.
Loiuko pasabidetako langileak, greba mugagabean
Beste alde batetik, Bilboko Aireportuko 'finger' edo pasareletako 13 langileek laugarren greba eguna dute gaur. CSIF sindikatuak deituta, greba mugagabea abiatu zuten, % 5eko soldata igoera eta lan baldintza eta instalazioak hobetzea eskatzeko.
Lanuzteak Aste Santuko oporren hasierarekin bat egin du, hegaldi kopurua nabarmen hazten den garai batekin, alegia. Bost jaiegunotan 869 hegaldi hartuko ditu Bilboko Aireportuak. Bidaiariak hegazkinetara eramateko erabiltzen diren tunel edo pasarelak garraiatzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira greban dauden langileak.
Lanuztearen ondorioz, zenbait hegalditan batez beste 20 bat minutuko atzerapena izan dela nabarmendu dute protestan diren langileek. Aireportuko zuzendaritzak, aldiz, greba oso eragin txikia izaten ari dela ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.