Pentsioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsiodunek protestak mantenduko dituzte udan, eta zabaldu egingo dituzte udazkenean

Udan "atsedenaldi" batzuk egingo dituzte, baina herrietako jaiak baliatuko dituzte aldarrikatzeko. Espainiako Gobernuak pentsioak ez hobetzeko "presioez" kezkatuta daude.
Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon.
Pentsiodunen elkarretaratzea Bilbon. Argazkia: EFE.

Eskakizunak lortzeko kalean jarraituko behar dutela uste dute pentsiodunek, eta horregatik, udan asteleheneko mobilizazioak mantenduko dituzte, "atsedenaldi" zehatz batzuekin, eta irailetik aurrera protestak zabalduko dituzte, horretarako beste taldeak ere aintzat hartuta.

Astelehenero bezala, ehunka pentsiodunek Bilboko Udalaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Aldarrikapenen artean daude 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta pentsioak benetako KPIren arabera igotzea.

Jon Fano Bizkaiko pentsiodunen mugimenduaren bozeramaileak esan duenez, protestekin jarraituko dute. "Gure aldarrikapenak zati batean edo guztiz kontuan izatea nahi badugu, beharrezkoa izango da mobilizazioekin jarraitzea", esan du.

Espainiako Gobernu berriaren osaketaren aurrean, taldea "kezkatuta dago", izan ere, "Europako Batzordea eta Estatuko botere ekonomiko eta finantzario handiak hurrengo Gobernua presionatzen ari dira, pentsioak hobetu ez ditzan".

Gogorarazi duenez, zentzu horretan, aurreko astean Espainiako Bankuak erretiratzeko adina atzeratzearen eta pentsioak bizi-itxaropenarekin eta barne-produktu gordinarekin lotzearen (iraunkortasun faktorea) alde egin zuen.

Horregatik, Bizkaiko pentsiodunek mobilizazioekin jarraituko dute udan, "agian zenbait astelehenetan atseden hartuta", eta herrietako jaiak aprobetxatuko dituzte mobilizatzeko.

Gainera, irailetik aurrera mobilizatzeko plan bat diseinatzen ari dira, protesten eragina indartzeko. Horretarako, beste talde sozial eta sindikalak izango dituzte kontuan. Dagoeneko horiekin harremanetan daude.

Momentuz, esan duenez, "mobilizazio horretarako zenbait sindikatu garrantzitsuren babesa daukagu".

Manifestazioa Gasteizen

Ehunka pentsiodunek manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetatik, "Pentsio publiko duinak" lelopean, eta Emakunde eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, soldata arrakalaren aurka eta pentsioen aldeko neurriak eskatzeko.

Pentsionistak Arabako bozeramaile Marian Rodrigok gogorarazi duenez, emakumeak "gogaituta daude soldatekin", beti "lanbide eskasetan" egon direlako edo senideen zaintzaren ardura izan direlako. Horregatik, "pentsioa jasotzean, ez dute kopuru bera kobratzen". "Emakumeentzat pentsio duinak" eskatu ditu.

Armando Aulestiartek azaldu duenez, lan-merkatuko soldata arrakala % 23koa den bitartean, pentsiodunen kasuan % 35-37koa da, "lanbide eskas" horren erruagatik. Egoera hori konpontzeko eskatu du.

Juan Antonio Armentiarentzat, emakumeek 70eko hamarkadan izandako "ibilbide profesional laburragoek oso pentsio baxuak" ekarri dituzte, eta hori diru sarrerak bermatzeko errentarekin konpentsatu behar dute, 600 euroraino heltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X