Kenkari fiskalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkatuko salneurriaren azpitik dauden alokairuak 'saritzeko' asmoa du Jaurlaritzak

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak planteamendua Gobernu Kontseilura eraman du astearte honetan.
18:00 - 20:00
Erreforma fiskala proposatu du Jaurlaritzak alokairua sustatzeko

Euskadiko akuratzaileei kenkari fiskal progresiboak aplikatzea proposatu du Eusko Jaurlaritzak. Alokairuak merkatuko salneurriaren batezbestekoaren azpitik daudenean "saritzea" planteatu du Exekutiboak, eta kenkariak desagertzea batezbestekoa gainditzen dutenean.

Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak planteamendu fiskala Gobernu Kontseilura eraman du astearte honetan. Ondoren prentsaurrekoan aurkeztu du.

Alokairuaren inguruan dagoen "kezka sozial handiari" erantzuteko ekimena dela esan du Arriolak. Sailburuak azaldu duenez, 67.083 familiak eman dute izena Etxebiden, horietatik % 80k alokairua nahi dute.

Eskatzaileen % 70 alokairu librean bizi dira dagoeneko, baina eskuragarriago bat nahi dute, eta horietako askok (41.000) ordaintzeko diru-laguntza publikoak jasotzen dituzte.

Arriolaren hitzetan, erakundeek alokairu politiken aldeko "apustu ausarta" egin dute, erosketaren kaltetan. Etxebizitza Sailak 13.894 etxe errentan (5.900 partikularrenak) dituela azpimarratu du Arriolak.

Alokairua bultzatzeko orduan "zergak ezin dira alde batera utzi" eta Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika fiskalitatearekin bat egitea aldarrikatu du sailburuak.

Zentzu horretan, hutsik dagoen etxebizitza errentara bideratzearekin batera, salneurriak moderatzeko biderik eraginkorrena PFEZn aurreikusitako laguntza fiskalei "norabide berri bat" ematea da, erantsi duenez.

Alokairu Merkatuko Estatistika

Saila Alokairu Merkatuko Estatistika prestatzen ari dela azaldu du agintariak, lurralde historiko bakoitzaren benetako alokairu salneurriak zehazteko tresna.

Datu horiekin batezbesteko prezio bat ezarriko litzateke herri bakoitzean, eta akuratzaileei kenkariak aplikatzeko eskala progresibo bat sortu. Horrela, kenkariak izango dira alokairua batezbesteko errenta horren azpitik dagoenean, eta desagertuko lirateke gainetik dagoenean.

Era berean, etxebizitzak alokairu publiko programen esku uzten dituztenei kenkariak aplikatzea planteatu du Sailak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X