Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du, eta soilik gizonen % 7k
Hiru emakumetik batek lanaldi partziala du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), portzentajeak % 7ra arte egiten du behera gizonezkoen kasuan. Egoerak lan arrakalan ondorioa du.
'Genero arrakalak Euskadiko lan merkatuan' ikerketa egiteko ardura eman zion Emakundek Sara de la Rica Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia katedradunari. Azterketa astearte honetan aurkeztu dute, Gasteizen.
Ikerketak azaldu duenez, sexuaren araberako segregazioa -gizonak edo emakumeak gehiengoa diren lanbideen arteko desberdintasuna- arrakalan eragin gehien duen faktorea da, % 35era arte.
Ogibideen feminizazio edo maskulinizazio maila faktore erabakigarria da arrakalan, lanordu bakoitzeko soldataren bidez neurtzen denean; izan ere, lanbide batean emakumeen kopuruak gora egiten duenean nabarmen areagotzen delako, eta alderantziz.
Lanbide maskulinizatuenetan arrakala % 9koa da, feminizatuetan, aldiz, % 14koa.
Gizon eta emakumeen arteko arrakala sortzeko orduan gehien eragiten duen faktoreetako bat lanorduen kopurua da. Lanaldi partzialak gizonezkoen % 7ri bakarrik eragiten die, aldiz, emakumezkoen % 32ri.
Partzialtasuna "borondatezkoa" ez dela argi utzi du De la Ricak; izan ere, lau emakumetik bik lanaldi partziala dute, baina lanaldi osokoa aurkitzen ez dutelako; eta lautik batek senideren bat zaintzeko du. Gizonezkoen kasuan, azken hipotesiak % 4ri bakarrik eragiten die.
Lanordu bakoitzeko soldataren desoreka arrakalaren bigarren faktorea dela ondorioztatu du ikerketak. Desberdintasuna % 11koa dela zehaztu du azterketak, hau da, gizonek emakumeek baino portzentaje hori gehiago irabazten dute lanordu bakoitzeko, ia % 15era arte heldu daiteke emakumeek gizonek baino ikasketa maila handiagoa izango ez balute.
Guztira, soldataren arrakala batezbeste % 24koa da hilero.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.