Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loiuko aireportuko langileek grebara joko dute datorren astelehenean

Langileen ordezkariek eta Aenak bilera egin dute goizean, baina ez da inolako urratsik izan. Guztira, 24 orduko 14 lanuzte deitu dituzte uztailean, abuztuan eta irailean.
Loiuko aireportua.
Loiuko aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

Loiuko aireportuko langileek greba egingo dute datorren astelehenean, lan baldintzak okertu egin direla salatzeko. Langile batzordeak eta Aenako ordezkariek bilera egin dute goizean Lan Harremanetarako Kontseiluan, baina ez dute inolako urratsik eman.

Guztira, 24 orduko 14 lanuzte deitu dituzte uztailean, abuztuan eta irailean. Astelehenean, lanuzteaz gain, elkarretaratzea egingo dute eguerdian aireportuko sarrera nagusian, 'Enplegu gehiago, prekarietate gutxiago; negoziazio gehiago, inposizio gutxiago' lelopean.

Forondako eta Hondarribiko aireportuetako enpresa batzordeen babesa jaso dute Loiuko langileek.  

Sindikatuetako iturriek azaldu dutenez, gaurko bilerak lau orduko iraupena izan du, baina ez da inolako aurrerapenik izan. "Aenak dio Bilboko aireportuan ez dagoela inolako beharrizanik, langileak pribilegiatu batzuk garela eta bere garaian egindako akordioak ez betetzeko arrazoia 'gauzak aldatu egin direla' dela", kritikatu dute.  

"Adarjotzea da; nazkatuta, estresatuta eta lanez gainezka gaude; aireportuko lan giroa jasanezina da", salatu dute.

Negoziatzeko borondatea berretsi dute sindikatuek, baina Aenak orain arte erakutsi duen jarrera ikusita, gaurtik astelehenera bitartean ezer aldatuko ez dela eta lehendabiziko greba egin egingo dela azpimarratu dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X