Euskaltel
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskalteleko Akziodunen Batzar Nagusiak Jose Miguel Garciaren izendapena berretsi du

Kontseilari delegatu berria izango da Garcia aurrerantzean. Bestalde, Eamonn O'Hare eta Robert W. Samuelson kontseilarien izendapena ere adostu dute asteazken honetan.
Jose Miguel Garcia, Euskaltelen kontseilari delegatua
Jose Miguel Garcia, Euskaltelen kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

Euskalteleko Akziodunen Batzarrak berretsi egin ditu, asteazken honetan, Jose Miguel Garcia kontseilari delegatuaren eta Eamonnn O' Hare kontseilari ahaldunaren izendapenak. Gainera, Robert W. Samuelson kontseilari izendatzea adostu dute. Hautagai guztiak Zegonak proposatu zituen; hots, Euskaltelen akziodun nagusiak.

Euskaltelek, Rk eta Telecablek osatutako taldea Derioko Teknologia Parkean bildu da goizean, bertan egin duten Akziodunen ezohiko Batzarrean. Izendapenak berresteaz gain, kontseiluko parte izango diren kideen kopurua ere adostu dute; guztira 13, orain arte baino bat gehiago.

Esan bezala, Jose Miguel Garcia kontseilari delegatu izendatu dute, lau urterako, enpresaren estatutuak zehaztutakoa betez.

Zegona funts britainiarrak Euskaltelen kontrola bereganatu zuenetik, Jose Miguel Garciaren izendapena izan da konpainiak hartutako lehen erabakietako bat. Zegonak Euskaltelen akzioen % 20,94 eskuratu du aurten. Kutxabankek, berriz, akzioen % 19,88 dauka.

Kontseilarien izendapenak berretsi ostean, Garcia harro agertu da gisa horretako proiektu bat zuzentzeko ardura izateagatik, eta ziurtatu du "konfiantza osoa" duela, "aukera garrantzitsuak" ikusten dituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X