Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena % 85ekoa da, sindikatuen arabera
Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena dute gaur Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Jarraipenari buruzko datu zehatzik eman gabe, FVEM Bizkaiko Metaleko Enpresen Federazioko presidenteak Radio Euskadin adierazi duenez, jarraipena ez da erabatekoa izaten ari.
Sindikatuek Bilbon deitutako manifestazioa abiatu baino lehen eman dituzte jarraipenaren datuak. Mobilizazioa 11:30ean hasi da Euskadi plazatik, eta "pentsiodunen marearekin bat egin dute Arriagan" amaieran. Pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan dira gero metaleko langileekin Arriaga plazan bat egiteko, eta komunikatu bana irakurri dute bertan, elkarri elkartasuna adierazi eta aldarrikapen komunak nabarmentzeko.
Sindikatuen hitzetan, langileen % 85ek egin dute deialdiarekin bat, "enpresa txiki zein handietan". Gainera, Durangaldean ia erabateko jarraipena izan dela esan dute. "Gure eskaerak bidezkoak eta egingarriak dira. Patronalak edukiekin jantzi behar ditu bere proposamenak", nabarmendu dute.
Goizean, piketeek barrikadak jarri dituzte Elorrion eta Iurretan. Elorrion, su eman diete pneumatikoei, eta N-636 errepidea moztu dute. Pneumatikoak erretiratu eta bidea garbitu ostean, errepidea zabaldu dute. Iurretan, N-634 errepidea moztu dute, barrikada batekin, ertzainek erretiratu eta bidea zabaldu duten arte.
Durangon, hainbat edukiontzi gurutzatu dituzte errepidean, horietako batzuk sutan. Halaber, Larrasoloeta kalean esaterako, hainbat ibilgailu gurutzatu dituzte. Horren harira, Ertzaintzak bi pertsona identifikatu, eta horien kontrako izapideak abiatu ditu, ikertu gisa.
Bideoa | Edukiontziak erre dituzte Durangon, Bizkaiko metalgintzaren grebaren hasieran
50.000 langiletik gora daude grebara deituta Bizkaiko metalgintzan gaur hasi eta ostiralera arte. Maiatzean gatazka hasi zenetik, seigarren lanuztea da gaurkoa. Aurretik, beste bost greba egun egin zituzten maiatzean eta ekainean.
ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deialdi "argia eta sendoa" egin diete langileei, "oso urrun" ikusten baitute lan-hitzarmena sinatzeko eguna.
Iñigo Urkullu lehendakariak lan-gatazka horren inguruan hitz egin du Forum Europan eskaini duen hitzaldian. Horren esanetan, patronalak bere esku dagoen guztia egin du azken hilabeteetan akordioa lortzeko. Aitzitik, zalantzan jarri du sindikatuen borondatea.
Adierazpen horien aurrean, LABek lehendakariaren dimisioa eskatu du, langileei "bizkarra" eman diela eta "patronalarekin lerrokatu" dela iritzita.
"Azken orduotan langileei emandako erantzun sendo eta txalogarriarekin batera, Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean egindako adierazpenak salatu nahi ditugu, publikoki eta oso argi Confebaskekin eta metalaren patronalarekin lerrokatu delako, langileengandik oso urrun eta patronalaren aginduetara dagoela erakutsiz", adierazi du LABek.
Mobilizazioak
Astean zehar hainbat manifestazio deitu dituzte Bilbon zein beste herri batzuetan.
Bihar, asteartea, manifestazioak egingo dituzte Zornotzan eta Erandion, 11:30ean. Zornotzakoa Zelaieta parketik aterako da; Erandiokoa, berriz, metro-geltokitik.
Asteazkenean, urriaren 2an, elkarretaratzea deitu dute Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean.
Ostegunean, urriaren 3an, bi manifestazio deitu dituzte: Sestaon eta Basaurin, 11:30etik aurrera.
Ostiralean, urriaren 4an, bi zutabeko manifestazioa egingo dute 11:30ean. Zutabe bat San Mamesetik aterako da, eta bestea, Deustutik. Jesusen Bihotza plazan batuko dira biak.
KPI gehi 2 puntuko soldata igoera tabletan eta KPI gehi 1 benetako soldatan, subrogazio eskubidea, behin-behinekotasunaren eta aldi baterako lan-enpresen kontrola eta lan-osasun zein genero berdintasuna lortzeko "neurri eraginkorrak" eskatzen dituzte sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.