Burtsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako burtsak azken bi urteotako jaitsierarik handiena izan du

IBEX 35 indizea 9.000 puntuko mailatik behera kokatu da % 2,77 galdu ondoren asteazkeneko saioan.
Madrilgo burtsaren artxiboko irudia.
Madrilgo burtsaren artxiboko irudia. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako burtsak % 2,77ko beherakada izan du eta 9.000 puntuko maila galdu du asteazken honetako saioan. 2017ko urriaren 4tik izan duen galerarik handiena da. Europako eta AEBko burtsa nagusiek ere behera egin dute, balizko atzeraldi ekonomikoaren eraginez.

IBEX 35 indizeak 8.912,20 puntuan itxi du saioa, eta, ondorioz, irailean berreskuratu zituen 9.000 puntuko maila galdu du.

Ameriketako Estatu Batuetan, Wall Streetek % 1,28ko beherakada izan zuen astearteko saioan, eta % 1,86ko jaitsiera izan du asteazkenean.

Europako burtsa nagusiek ere galera handiak izan dituzte: Londreskoak % 3,23ko beherakada izan du, 2016ko urtarriletik izandako jaitsiera handiena; Parisko eta Frankfurteko burtsek urteko emaitzarik okerrena izan dute, % 3,12 eta % 2,76ko beherakadarekin, hurrenez hurren; eta Milangoak % 2,87ko jaitsiera izan du.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 17/03/2026.- Médicos se han manifestado este martes frente al Hospital Donostia durante la huelga general convocada por ELA, LAB y otros sindicatos vascos, en demanda de un salario mínimo interprofesional (SMI) propio. EFE/ Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da

Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma ez delako "neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eutsiko diote medikuek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X