Langabezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko langabezia tasa % 9,2koa izan da hirugarren hiruhilekoan

97.100 langabe zenbatu dituzte EAEn, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago.
Langile bat beharrean
Langabezia tasa % 0,4 jaitsi da. ETBr bideo batetik ateratako argazkia

Euskadiko langabezia tasa % 9,2ra jaitsi da hirugarren hiruhilekoan; apirila eta ekaina bitartean baino % 0,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera.

Horrenbestez, 97.100 langabe zenbatu dituzte EAEn, hiru hilabete lehenago baino 3.200 gutxiago.

Jaitsiera nabarmenena emakumeen artean izan da. Emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 2.600 gutxiago izan dira, eta gizonak, aldiz, 400 gutxiago. Guztira, 49.800 emakume eta 47.000 gizonezko daude langabe.

EAEko lan-merkatuaren 2019ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, 955.100 okupatu genituen, hiru hilabete lehenago baino 7.200 gehiago (% 0,8).

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X