Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 656 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa egingo du
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak iragarri du 2020an 656 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko asmoa duela, 2018ko eskaintzako 319ak eta 2019ko 337ak batuta.
Hezkuntza Departamentuak proposatu du 2019ko 337 plazak taldeka banatzea, eta 155 Bigarren Hezkuntzarako izatea; eta 182, lehen hezkuntzarako.
Ikasturte honetarako egingo duten deialdia sindikatuek proposamena aztertzeko eta alegazioak aurkezteko epea amaitu ostean baieztatuko du Nafarroako Gobernuak.
Gobernuak jakitera eman duenez, lan eskaintzarekin "egonkortasuna" eman nahi diete irakasleei, "plaza lortzen duten funtzionarioek praktikak oposaketari dagokion espezialitatean eta hizkuntzan" egin ahal izateko, "araudiak ezartzen duen moduan".
"Funtzionarioek betetzen ez dituzten jardunaldi osoko, hizkuntza perfilik gabeko, beharretatik abiatuta" aurreikusi omen dituzte oposizioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuak 200 hegaldi baino gehiago eskainiko ditu gaur eta bihar artean
Guztira, Gabonetan zehar 2.368 hegaldi hartuko ditu Bizkaiko terminalak. Joan den ostiralean, abenduak 19, programatutako operazio gehien izan zituen eguna izan zen, 137 guztira, eta ondoren, abenduaren 22an, astelehena, 136 operaziorekin.
Uvesco euskal inbertsoreen esku geratu da berriz
BM Supermerkatuen eta Super Amararen jabe den konpainiak enpresa-sustraitzea indartuko duen operazioa burutu du; datozen egunetan beste euskal partzuergo batek Ayesa (garai bateko Ibermática) ere erosiko duela baieztatu dute.
CCOOk eta LABek Nafarroako Osasun Zerbitzuan izandako sexu-erasoen inguruan erantzukizunak argitzea eskatu dute
Kautelazko neurriak berehala hartzea, kaltetutako pertsonak babestea eta ikerketa zorrotza egitea eskatzen dute; horrez gain, goragoko instantziek gertakarien berri ba ote zuten argitzea eskatu dute.
Espainiako Gobernuak 2026an luzatuko ditu garraiorako laguntzak, eta hilean 60 euroko abonu bakarra onartu du
Eusko Jaurlaritzak eskatuko du abonu bakarra Euskadiko aldirietan aktibatzea, Estatuko gainerakoekin homogeneotasuna mantentzeko.
Espainiako Gobernuak gutxieneko pentsioak % 7 igo eta autonomoen kuotak luzatuko ditu 2026rako
Urteko azken bileran erabaki dute ere, besteak beste, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera % 11,4 handitzea.
Noël d'Anjou sailburuak nabarmendu duenez, aurrekontuek "norabide argia markatzen dute etorkizuneko Euskadirantz"
Aurrekontuak onartzeko bozketaren ostean, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak berretsi du horiek zerbitzu publikoak indartzen dituztela eta “pertsonak erdigunean jartzen” dituztela, kontu “arduratsuak” eta “konprometituak" direlako herritarren arazoekin, eta “etorkizuneko Euskadirantz norabide argia" markatzen dutela.
Eusko Legebiltzarrak 2026rako aurrekontuak onartu ditu, oposizio osoaren ezezkoarekin
Gobernuko kideen (EAJ eta PSE-EE) gehiengo absolutuari esker egin dute aurrera, eta aurrekontuak 16,3 milioi eurokoak izango dira, aurtengoak baino % 4,1 gehiago.
Greba deitu dute Legutioko Metal Groupen, eta protestak egingo dituzte Abadiñon, 139 kaleratze eragingo dituen EEEa salatzeko
Enplegu-erregulazioko espedientean, Lebarioko (Abadiño) lantegia ixtea proposatzen dute, eta bertako 48 langileak kaleratzea. Legutioko lantegiko 91 behargin ere botako dituzte.
2025ean, EAEko 4.000 gaztek hilean 300 euroko laguntza eskatu dute emantzipatzeko
Gaur egun, Euskadiko 25-29 urteko gazteen % 32,8 soilik daude emantzipatuta. Gazteek uste dute beren kontura bizitzeko adin egokiena 23,3 urte dela, baina emantzipatzeko batez besteko adina 29,7 urte inguru da.
Iberdrolaren arabera, Trumpen aginduak ez du AEBko itsas parke eolikoaren % 80an eraginik izango
Konpainia elektrikoak zehaztu duenez, AEBko Gobernuak agindutako eteteak eraikitzen ari diren proiektuei baino ez die eragiten, eta Vineyard Wind parkearen zati handiena martxan dago; izan ere, Massachusettseko kostaldearen aurrean energia ekoizten ari dira honezkero.