Azken 5 urteetako joerari jarraituz, ikasle kopuruak behera egin du Nafarroan
Nafarroan, aste honetan itzuliko dira ikasgeletara Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko 95.690 ikasleak. Horietatik 5.850 Haur Hezkuntzako 3 urteko umeentzako gelan hasiko dira, "azken bost urteetako ikasleen beherakada berretsiz".
Foru Gobernuaren asteroko bileraren osteko prentsaurrekoan, 2019/2020 ikasturteari buruzko datuak eman ditu Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak.
Aste honetan hasiko da ofizialki 2019/2020 ikasturtea Nafarroan, ostiralean toki askotan. 95.690 ikasle horietatik 60.978k (% 64,2) hezkuntza publikoan ikasiko dute, eta 34.712k (% 35,8), berriz, kontzertatuan. Horiez gain, 11.716 ikaslek eman dute izena Lanbide Heziketan.
Haur Hezkuntzako lehen mailan, 5.850 ikasle hasiko dira, iaz baino 471 gutxiago (6.321 ziren iaz). Horietako 3.619 sare publikoan arituko dira eta 2.231 itundutako zentroetan. Eredu linguistikoari dagokionez, 4.089 ikasle A eta G ereduetan matrikulatu dira, eta 1.761, B eta D ereduetan.
Guztira, 18.510 ikasle matrikulatu dira Haur Hezkuntzan; 41.616, Lehen Hezkuntzan; 27.082, DBHn; eta 8.482, Batxilergoan.
Eredu linguistikoei dagokienez, A eta G ereduak dira nagusi (70.518 matrikula), B eta D ereduen aurretik (26.134 matrikula). Halaber, 33.246 ikasle nafarrek eman dute izena Ingelesez Ikasteko Programan (PAI).
Lanbide Heziketari erreparatuta, gora egin du matrikulatutako ikasleen kopuruak. Guztira, 11.716 ikasle matrikulatu dira (% 37,2 emakumeak): 9.172, sare publikoan, eta 2.544, ikastetxe kontzertatuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.