Hauteskundeen ostean hasiko da Jaurlaritza Aurrekontuak negoziatzen
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun sailburua azaroaren 14tik aurrera bilduko da EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Alderdi Popularrarekin, 2020ko Euskadiko Aurrekontu Orokorren Proiektua aurrera atzeratzeko babes bila. Bilera sorta publikoa izango da.
Horrela, bozketan oposizioko talderen baten babesa edo abstentzioa lortzen saiatuko da Exekutiboa; bestela, 2018ko aurrekontuak luzatu beharko lituzke, bigarren urtez jarraian.
Ostiralean, Azpiazu 2020rako Aurrekontu Orokorren Proiektua eman zion Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari. Eusko Jaurlaritzari babesa ematen dioten alderdiek (EAJ eta PSE-EE) ez dute gehiengo absoluturik, eta akordioa lortu beharko dute oposizioko alderdiren batekin.
Jaurlaritzaren proposamena
Egitasmoa iragan asteartean onartu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala ere, 2020an Jaurlaritzak 2019an baino % 2,9 (301 milioi euro) gehiago bideratuko ditu politika publikoetara.
Halaber, Eusko Jaurlaritzak inbertsio publikoaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela esan zuen sailburuak, % 10,2ko hazkundea izan baitu, 1.093 milioi euroraino, 2019an baino 101,5 milioi euro gehiago.
Bestalde, Azpiazuk nabarmendu zuen aurrekontuaren % 10,5 (1.236 milioi euro) genero ikuspegiko politikak sustatzera bideratuko dela. Uztailaren 30ean Larrialdi Klimatikoaren Adierazpena onartu ondoren, 540 milioi euro erabiliko dituzte aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko.
Osasun Sailak izango du berriro aurrekontu handiena: 3.941,5 milioi euro. Hezkuntza Sailak, bere aldetik, 2.919,2 milioi euro izango ditu; hau da, 2019an baino 74 milioi gehiago.
Horrez gain, 2020ko Aurrekontuek honako helburu hauek izango dituzte: gizarte arrakala, belaunaldien artekoa eta arrakala digitala murriztea; lehentasuna ematea hezkuntzan berdintasuna, bikaintasuna eta gizarteratzea sustatzen duten jarduerei, eta pertsonen enplegagarritasuna bultzatzen duten jarduerei; eta garapen ekonomikoa, berrikuntza eta I+G+B sustatzea.
Aurrekontuak "zuhurrak" dira eta "konfiantzazko egoera" batean kokatzen dira, sailburuaren esanetan; izan ere, EAEko ekonomiaren hazkundea eurogunekoa (% 1,2), Europar Batasunekoa (% 1,4), Alemaniakoa (% 0,4), Frantziakoa (% 1,4) eta Erresuma Batukoa (% 1,2) baino handiagoa izango da, eta Espainiakoaren parekoa (% 2,0).
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.