Nafarroak sei hilabeterako utzi ditu bertan behera apustu-etxeetarako baimenak
Nafarroan, ondorengo sei hilabeteotan, bertan behera izango da apustu-etxe, joko-etxe eta bingo berriak irekitzeko baimenen ematea, Gobernuak asteazken honetako asteroko saioan adostu duenez.
Erabakiaren arrazoia da Nafarroako Gobernuak balizko lege-aldaketa aztertuko duen batzorde bat sortuko duela. Hainbat Departamentu izango dira nahasita batzorde horretan, eta horren xedea izango da jokoaren sektorearen hedapenak Nafarroako gizartearengan sortutako kezkari erantzuna ematea.
Horrela, Gobernuak zenbait neurri ezarri nahi ditu, tartean dauden aldeen interesen oreka zaintzeko, kontuan izanik enpresa-askatasuna eta osasun publikoaren babesa babestu behar dituela. Bereziki, ludopatiak prebenitzea eta adingabeak eta talde ahulak babestea zaindu nahi du Gobernuak.
Nafarroako Gobernuak gehitu duenez, baliteke baimenen balizko zenbakizko muga aztertzea, Departamentuen arteko taldearen ondorioak aztertu ostean, baina ez atzeraeraginez. Aralar elkartearen datuen arabera, egungo ludopata pertsona gaztea da, 30 urtetik beherakoa, osasuntsua, kirolzalea eta kirol-apustuekiko mendekotasuna du.
62 establezimendu, Nafarroan
Javier Remirez presidenteordearen esanetan, Gobernuak lege-erregimen homogeneo eta orekatua nahi du ezarri; segurtasun juridikoaren eta interes publikoaren lehentasunaren hastapenetan oinarrituta, alde guztiek izan beharko lukete aukera babestuta ikusteko euren eskubide eta itxaropenak. Jokoaren sektoreak, egun, 62 establezimendu ditu Nafarroan, % 71 Iruñean eta Iruñerrian; aldi baterako neurri honek ez du oztopatu nahi sektorearen arrazionalizazioa, lege berrian lanean dabiltzan bitartean.
Gainera, kontuan izan dute Foru Parlamentuak eskatu duela, aho batez, luzamendu bat, apustu-etxeak, bingoak edo joko-etxeak irekitzeko, eta sei hilabete barru Nafarroan jokoaren arauketari helduko dion batzorde bat eratu duela. Prebentziozko pausuak emango ditu, jokoarekiko mendekotasunak ekartzen dituen arriskuak gutxitzeko; Gobernuak lan horri ere erreparatuko dio.
Remirezen zehaztu duenez, Nafarroan joko irekiaren 50 etxe daude (25, Iruñean), 9 apustu-etxe (6, hiriburuan) eta 3 bingo-areto (2 Iruñean); hortaz, hiriburuak establezimenduen % 53 biltzen ditu. Iruñerriak, 10 joko-etxerekin eta apustu-etxe batekin, % 17,7; eta Erriberak, % 19,3, 9 joko-etxerekin, 2 apustu-etxerekin eta bingo batekin. Gainerakoak Lizarran (3) eta Tafallan, Altsasun eta Urdazubin daude (bana).
Kirol-apustuek, gora
Ludopatiei dagokienez, Remirezek azaldu du Aralarrek itxaron-zerrenda ere baduela; izan ere, 2011n Interneten bidezko jokoa legeztatu zutenetik, kirol-apustuek gora egin dute, eta Interneteko zori-jokoetan ere gorakada izan da. Jokoarekin erlazio-eredu berriak daude (ordutegirik gabe eta bakarrean jokatzen dute askok), eta horrek kalteak ekartzen dizkiete harremanei, maila pertsonalean eta lanekoan ere bai.
Osasun Ministerioan dituzten azken datuen arabera (2017koak dira), 15 eta 64 urte arteko herritarren % 60,2k jokatu dute azken urtean; 2015etik, % 0,9ko gorakada izan da Interneten bidez jokatzen dutenei dagokienez, eta % 22koa modu presentzialean jokatzen dutenak aztertuta.
Egungo arauak ezarrita du 400 metroko aldea izan behar dela joko-etxeen artean, eta adierazten du sarrera-kontrola izan behar dutela kasinoetan, bingoetan edo apustuetako dendetan. Bertan daudenen edo Internet erabiliz jokatzen ari direnen nortasuna kontrolpean izan beharko lukete, eta ondorengoek debekatuta izan beharko lukete jokorako sarbidea: adingabeek, mozkortuta edo drogatuta daudenek eta Administraritzak edo epaileren batek eskatuta sarrera hori galarazita dutenek.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.