Euriborrak urteko lehen igoera izan du, baina hipotekek behera egiten jarraituko dute
Abuztuan izandako igoerak ez du Euriborraren egonkortasunaren joera eten, aldaketa txiki bat baita ohiko joeraren aurrean.
Pertsona bat, higiezinen enpresa baten iragarkiei begira. Artxiboko argazkia: Europa Press
Euriborrak, tasa aldakorreko hipoteka gehienetarako erreferentzia gisa erabiltzen den adierazleak, batez beste % 2,114ko tasarekin itxi du abuztua. Horrek esan nahi du igoera txiki bat izan dela uztaileko datuarekin alderatuta, % 2,08koa izan baitzen aurreko hilean.
Igoera hori gorabehera, hipoteka aldakorrak dituztenen kuotak murrizten jarraituko dira. Izan ere, duela urtebete, 2024ko abuztuan, euriborra askoz handiagoa zen: % 3,166koa. % 1,052 puntuko aldea dago bien artean.
Hipoteka aldakor gehienak sei edo hamabi hilean behin berrikusten dira. Horregatik, orain maileguaren interes-tasa berritzen ari direnak jaitsiera handia nabaritzen ari dira ordaintzen dutenari dagokionez, 87 eta 173 euro bitartekoa izan baitaiteke, maileguaren zenbatekoaren arabera.
Hipoteken merkatze hori oso lotuta dago Europako Banku Zentralaren (EBZ) erabakiekin, 2024ko ekainetik zortzi aldiz jaitsi baititu interes-tasak, % 3tik % 2ra.
Hala ere, joan den hilean EBZk joera hori etetea erabaki zuen, nazioarteko ziurgabetasun ekonomikoaren eta inflazioaren igoera berri baten arriskuaren ondorioz. Edonola ere, abuztuan izandako igoerak ez du Euriborraren egonkortasunaren joera hausten, aldaketa txiki bat baita ohiko joeraren aurrean. Euriborra funtsezkoa da, Europa osoan milioika hipoteka-maileguren interesak kalkulatzeko oinarri gisa balio duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.