Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek 14.000 auto gutxiago ekoiztu eta 200 langile kaleratuko ditu

Volkswagenek 306.645 ibilgailu ekoitziko ditu Nafarroako lantegian 2020an, eta horietatik 180.000 T-Cross modelokoak izango dira.
Volkswageneko Landaben lantegia Irunean
Volkswageneko Landaben lantegia Irunean. ETBko bideo batetik lortutako irudia

Volkswagen autogintza talde alemaniarrak 2020rako dituen finantza helburuak baieztatu ditu, eta, ezohikoen aurretik, % 6,5 eta % 7,5 arteko errentagarritasun operatiboa aurreikusi du, eta 2025ean, % 7 eta % 8 artekoa.

Hala ere, Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordeak Radio Euskadiri jakinarazitakoaren arabera, Landabengo lantegiak 14.000 unitate gutxiago ekoitziko ditu datorren urtean, eta horrek urte amaieran behin-behineko 200 langile kaleratzea ekarriko du.

Landabengo enpresa batzordeko presidente Alfredo Moralesek deitoratu egin du behin-behinekoen irteera, baina postu horiek berreskuratu egingo direla ziurtatu du. Alde horretatik, lasai agertu da programa jaitsierarekin.

Auto taldearen kalkuluen arabera, Volkswagenek 306.645 ibilgailu ekoitziko ditu Nafarroako lantegian 2020an, eta horietatik 180.000 T-Cross modelokoak izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X