Bosgarren grebak ere garraio publikoa geldiarazi du Frantzian
Bosgarren greba eguna burutu dute gaur Frantzian, Emmanuel Macron Gobernuko presidenteak iragarritako pentsio-sistemaren erreforma salatzeko. Eta beste egun batez, garraio publikoa gelditzea lortu dute sindikatuek eta langileek.
Abiadura handiko trenen (TGV), ibilbide luzekoen eta Parisko aldirikoen % 20k bakarrik eman dute zerbitzua. Gainera, eskualdeko trenen % 30 soilik izan dira martxan, kasu honetan autobusek tren gehienak ordezkatu badituzte ere, SNFCk azaldu duenez. Horrez gain, Parisko metroaren 16 lineetatik 10 itxita egon dira.
Nazioarteko trenei dagokienez, Frantzia Espainiarekin eta Italiarekin lotzen dituzten zerbitzuak bertan behera geratu dira; Frantzia eta Alemaniaren arteko loturek oso tarteka funtzionatu dute; eta Frantzia eta Suitza lotzen dituzten trenen bosten batek zirkulatu du.
Londresera doazen Eurostar trenen zerbitzua zertxobait hobea izan da, trenen bi herenek zerbitzua eman baitute. Belgikara eta Herbeheretara bidaiariak daramatzaten Thalys trenen hiru bostenak martxan izan dira.
Garraiobide publikoetako greba dela eta, herritarrek ibilgailua hartzea erabaki dute eta horrek sekulako pilaketak eragin ditu Parisen. Guztira, 620 kilometrorainoko ilarak izan dira, azken bost urteotako handienak.
CGT eta FO sindikatuek eta ikasle mugimenduak manifestazio nazionala deitu dute astearte honetarako Parisen, Frantziako Gobernuaren pentsio-sistemaren erreforma bertan behera uztea eskatzeko. Hain justu ere, Edouard Philippe lehen ministroak asteazkenean aurkeztuko ditu egitasmo horren xehetasunak.
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, egun indarrean dauden 42 pentsioak erregimen bakarrean batzea omen da Gobernuaren asmoa, lanbideen arteko berezitasunak kontuan hartzeari utzita.
Gobernua sindikatuekin eta gizarte eragileekin hitz egiteko prest dago eta elkarrizketa horrek 2020ko hasiera arte segituko duela agindu du, hots, proiektua Parlamentura eraman arte.
Alabaina, ematen du Macronen Exekutiboak atzera egiteko asmorik ez duela eta erreforma aplikatzeko epeak negoziatzea soilik onartuko lukeela; izan ere, hauteskunde-kanpainan pentsioen sistema berria ezarriko zuela aginduz iritsi zen presidentetzara Emmanuel Macron.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.