Hondarribiko aireportuak % 10,6ko gorakada izan du 2019an, 315.000 bidaiarirekin
Hondarribiko aireportuak % 10,6ko gorakada izan du 2019an bidaiarien kopuruari dagokionez. Hain zuzen ere, 315.000 lagunek baino gehiagok erabili dute aireportua amaitu berri den urtean; hau da, 2009tik honako zifrarik altuena erdietsi du.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak prentsaurrekoan eman du datu hori, ostiral honetan. Hondarribiko aireportua sustatzen duen Ortzibia sozietatearen 2019ko balantzea aurkeztu du bertan Tapiak, eta, halaber, jakinarazi du aire-bide berri batek Donostia eta Londres lotuko dituela uztailaren 10etik.
Tapiak nabarmendu du 2019an aireportuak emaitza onak erdietsi dituela; aurreko hamar urteotan gorakada izan ostean, 315.000 bidaiariren kopurua gainditzea lortu du, 2009tik honako kopururik handiena izanik.
"Ahaleginak egin ditugu aireportuak operatibo egoten jarrai dezan, eta emaitzak izan ditugu", azpimarratu du Tapiak. Sailburuak zehaztu duenez, Bartzelonarako airelinean % 17 hazi da bidaiarien kopurua, eta Madrilerako aire-bidean % 7,2; Arantza Tapiaren esanetan, prezio-politika berria da Madrilerako airelinearen emaitzaren arrazoia
Sailburuak, halaber, gogora ekarri du erregularrak ez diren operazioetan ere gorakada izan dela, gama altuko turismoarekin eta enpresa-jarduerarekin lotuta. Hain zuzen ere, % 32 egin dute gora operazio horiek, eta horien bidaiari-kopurua % 14 hazi da; bereziki, Espainiatik, Frantziatik, Portugaletik eta Erresuma Batutik iritsi izan dira bidaiariak.
Berriro ere, Londresekin lotura
Ortzibia lanean dabil lotura berriak lortu nahirik, eta, lan horri esker, Hondarribiak Londresekin zuen lotura berreskuratu du, udarako. Uztailaren 10etik izango da eskuragarri, eta Hondarribitik abiatuko diren hegaldiak London City aireportura iritsiko dira, hau da, Erresuma Batuko erdigunera. British Airwaysen filiala den CityFlyer konpainiak kudeatuko ditu hegaldiak, eta irailaren 4ra arte lotuko ditu Donostia eta Londres. Astero, bi egunetan izango dira hegaldiak: astelehenetan, eta ostiraletan.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, azken urteotako "oztopoak" gorabehera, erakundeak buru-belarri ibili dira Gipuzkoarako “gakoa” den azpiegitura horren etorkizuna bermatzeko.
British Airways CityFlyer konpainiako zuzendari komertzial Rachel Riely eta Felipe Quintela salmenta-arduraduna, aldiz, pozik azaldu dira, ikusita nola doan Donostia-Londres airelinea berrirako txartelen salmentaren erritmoa. Adierazi dutenez, hegaldiek "arrazoizko prezioa" dute, bidaiarientzat.
Zure interesekoa izan daiteke
UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.