2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan
2019a hazkunde urtea izan da Hego Euskal Herriko aireportuentzat. Bilboko aireportuak inoiz baino bidaiari gehiago izan ditu (5,9 milioi), eta Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko aireportuetan ere gora egin du bidaiarien kopuruak; hurrenez hurren, 315.000, 242.520 eta 174.022 pertsona igaro dira. Horrez gain, aipatzekoa da Forondako merkantzien trafikoa % 3,7 hazi dela, 2018ko datuekin alderatuta.
Bilboko aireportuak marka guztiak hautsi ditu 2019an: ia sei milioi bidaiari (5.905.804) igaro dira bertatik, 2018an baino % 8 gehiago (duela bi urte ere markak ondu zituen aireportu bizkaitarrak). Zabaldu zuten urtetik, 1948tik, lortutako marka onena da 2019koa.
Espainia barruko zein nazioarteko hegaldietan egin du gora bidaiarien kopuruak Bilboko aireportuan: % 7,1 (3.348.938 bidaiari) eta % 9,5 (2.547.474 bidaiari), hurrenez hurren.
Bestalde, Hondarribiko aireportua % 10,6 hazi da, 315.000 bidaiari langa igarota. 2009tik ez du kopuru hori gainditu.
Bartzelonarako bidaian % 17ko igoera izan da, eta Madrilen kasuan, berriz, % 7,2koa. Goi mailako turismoarekin eta enpresen jarduerarekin lotutako hegaldi erregularrak ez diren operazioen hazkundea % 32koa izan da, eta % 14 bidaiari gehiago iritsi dira Espainiatik, Frantziatik, Portugaldik eta Erresuma Batutik.
Bestalde, Hondarribiak Londresekin duen lotura berreskuratuko du uda honetan, uztailaren 10etik aurrera martxan egongo baita Gipuzkoako aerodromoa London Cityrekin lotuko duena.
Loturaren arduraduna Cityflyer izango da, British Airwaysen filiala, eta Donostia eta Londres lotuko ditu uztailaren 10etik irailaren 4ra arte, astean 2 egunetan, astelehenetan eta ostiraletan.
Iruñeko aireportuko bidaiarien trafikoari dagokionez, % 18ko hazkundearekin itxi du 2019a, 242.520 bidaiari zenbatu baititu. Urte osoan 6.135 eragiketa egin dituzte, aurreko urtean baino % 4,5 gutxiago, AENAk astelehen honetan emandako datuen arabera.
Azkenik, Foronda-Gasteizko aireportuak inoizko daturik onena izan zuen iaz salgaien trafikoan, 64.463 tonara iritsi baitzen, 2018an baino % 3,7 gehiago.
Bidaiarien trafikoari dagokionez, 2019an 174.022 pertsonak erabili zituzten aireportuko instalazioak, hau da, 2018an baino % 23,5 gehiagok, Sustapen Ministerioak astelehen honetan jakitera eman duenez.
Operazioei dagokienez, 2019an 10.797 lurreratze edo aireratze izan ziren, % 10,7ko hazkundea, hain zuzen.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.