XXVIII. batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enba "ingurunea eta herriak zaintzen dituen familia nekazaritzaren" alde azaldu da

Aralarreko pisten prozesu judizialean murgildurik dauden udal eta foru arduradunei zein teknikariei "babesa" adierazi die Goenagak, horietako batzuek astelehen honetan deklaratu behar baitute.
Nikolas Segurola fraide frantziskotarrari 'Baserritarron laguna' saria eman diote. Argazkia: ENBA
Nikolas Segurola fraide frantziskotarrari 'Baserritarron laguna' saria eman diote. Argazkia: ENBA

"Elikagaiak eta egurra ekoizten dituen familia nekazaritza" defendatu du Iñaki Goenaga Euskal Nekazarien Batasuneko (Enba) presidenteak. "Aldi berean ingurune naturala zaindu" eta "herriak bizirik" mantentzen dituen familia nekazaritza aldarrikatu du.

Enbak ohar batean jakitera eman duenez, Goenagak adierazpenak egin ditu sindikatuaren XXVIII. Batzarrean. Urnietako (Gipuzkoa) Salestar zentroan egin dute. Bittor Oroz Nekazaritza sailburuordeak, Imanol Lasa Gipuzkoako Landa-eremu diputatuak eta Mikel Pagola Urnietako alkateak parte hartu dute.

Sindikatuaren eta Enaro kooperatibaren urteko zenbakiak onartu ondoren, Iñaki Goenagak hitza hartu du. "Familia nekazaritzaren" alde agertu da, "euskal sektorearentzako eta gizartearentzako  markorik mesedegarriena delako".

Nekazaritza mota hori "kalitatezko elikagaiez eta egurraz hornitzen jarraitu nahi duen" gizartearentzat "bermerik onena" dela uste du Goenagak, "aldi berean ingurune natural zaindu eta landa-eremu bizi bat izateko".

Zentzu horretan, "baserritarrek" eta abeltzainek "ingurumena zaintzeko egiten duten lana" azpimarratu du Goenagak. "Azpiegiturak" dituzten baso publikoak behar direla errepikatu du, landa-eremuko ekoizleek lan eta bizi-baldintza "duinak" izateko.

Bestalde, Aralarreko pisten prozesu judizialean murgildurik dauden udal eta foru arduradunei zein teknikariei "babesa" adierazi die Goenagak, horietako batzuek astelehen honetan deklaratu behar baitute.

Batzarra amaitu ondoren, Nikolas Segurola fraide frantziskotarrari 'Baserritarron laguna' saria eman diote.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X