Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Kirolakek ez du ikastaroen kuota kobratuko ohiko jarduerari berrekin arte

Erakundeak, gainera, ikastaroak egin ezin izan diren martxoko egunei dagokien kuotaren zatia itzuliko du.
Bilboko udal-kiroldegietako instalazioak.
Bilboko udal-kiroldegietako instalazioak. Argazkia: Bilbao Kirolak

Bilbao Kirolak erakundeak jakinarazi duenez, ez die jardueren kuota kobratuko ikastaroetan parte hartzen dutenei Udaleko kiroldegiek jarduera berreskuratu arte, eta martxoan egin ezin izan diren ikastaroei dagokien kuotaren zati proportzionala itzuliko die.

Gainera, Bilbao Kirolak erabaki duenez, abonatuei ez dizkie pasatuko abonuen kuotak, 463/2020 Errege Dekretuan jasotako osasun-larrialdia amaitu arte.

Bilbao Kirolak erakundeak gogoratu nahi du norberaren premien araberako entrenamendu-errutinak aurki daitezkeela herritarren eskura jarri duen aplikazioan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude..

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X