Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belandia: "Nominak aurreratu dizkiegu aldi baterako erregulazioa ezarri dietenei"

Lanbideko zuzendariaren iritziz, gaur egun bizi dugun egoera atzean uzten dugunean "ahalegin handia egin beharko da" merkatari txikiekin eta autonomoekin.
Borja Belandia.
Borja Belandia. Artxiboko argazkia: Radio Euskadi

Borja Belandia Lanbideko zuzendaria beldur zen martxoko langabeziaren datua "okerragoa" izango ote zen, baina Ministro Kontseiluak "kaleratzeak debekatzeko hartutako neurriek aurreikusitako beherakada arindu dute". Kontuan izan behar da aldi baterako lan-erregulazioa ezarri dieten langileak ez daudela langabeziaren inguruko datu horietan zenbatuta, "kontratua etenda izan arren ez daudelako langabezian".

Ostiral honetan Radio Euskadiko Boulevard albistegian egindako elkarrizketan esan duenez, "oso garrantzitsua da ekonomia erabat ez gelditzea", susperraldi garaian errazagoa izango baita horrela berriro martxan jartzea.

Martxoaren 12ra arte pilatutako langabeziari buruzko datuak oso positiboak ziren, izan ere, "2.000 langabe gutxiago zeuden, eta zalantzan geunden Gizarte Segurantzan kotizatzaileen gehieneko historikora iristen ote ginen".

Belandiak nabarmendu duenez, 25 eta 44 urte bitarteko pertsonak dira langabeziak gehien kaltetu dituenak. Langabeen kopuru osotik "ia 8.000 pertsona zerbitzuen sektorekoak dira. Janariak eta edariak eta merkatari txikiak dira kolektibo kaltetuenak". Hori dela eta, egun bizi dugun egoera amaitzen denean "denon artean laguntzeko aukera" izango dugula esan du Lanbideko zuzendariak.

Aldi baterako lan-erregulazioaren eraginpean dauden langileek "Gizarte Segurantzako kotizazioaren oinarri arautzailearen % 70 jasoko dute". Orain arte Lanbideren nominak hilaren 10ean ordaintzen ziren, baina horien ordainketa hilaren 2ra aurreratu da. "Martxoko nominen kasuan gaur kobratuko dira".

Jatorizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X