KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

160.000 langileri baino gehiagori eragiten diete aldi baterako lan-erregulazioek EAEn

Bizkaian aurkeztu dira aldi baterako lan-erregulazio gehien, 12.212 guztira, eta 77.326 langileri eragiten diete.
Enpresa bateko langilea
Enpresa bateko langilea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Aldi baterako lan-erregulazioek 161.851 langileri eragin diete EAEn, atzo baino 3.906 gehiagori, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak jakitera eman duenez.

Koronabirusaren aurreko alarma egoerak eragindako aldi baterako lan-erregulazioen kopuruak gora egin badu ere, azken egunetako datuek beheranzko joera islatzen dute.

Ostiraletik astelehenera bitartean 4.683 langile gehiago izan ziren espedienteak kaltetutakoak, baina atzotik gaurdaino igoera ez da 4.000ra iritsi.

Astearte honetan emandako datuen arabera, enpresek 23.644 aldi baterako lan-erregulazio aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzan, hau da, astelehenean baino 466 gehiago.

Lurraldeka, Bizkaian 77.326 langile daude kaltetuta, 12.212 espedienterekin; 51.534 Gipuzkoan (8.047 lan-erregulazio) eta 32.992 Araban (3.383 espediente).

Nafarroari dagokionez, aldi baterako lan-erregulazioen aurkezpena moteldu egin da azken egunotan, eta ia 37.000 langileri eragiten dieten 6.200 espediente inguru daude.

Hala jakinarazi du Jose Maria Aierdi Foru Gobernuko bigarren presidenteordeak prentsaurrekoan, eta adierazi du horiek guztiak dagoeneko sailaren datu baseetan sartuta daudela, espediente zenbaki batekin.

Txosten positiboa dutenek txosten hori eta espedientea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikora bidali ahal izango dituzte, dagozkien zenbatekoak ordaintzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X