Lan-istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trapezista bat hil da Beasainen dagoen zirku batean erorikoa izan ostean

Zirku italiarra martxoan iritsi zen Beasainera eta han segitzen du, konfinamendua dela eta. Ertzaintza ezbeharra ikertzen ari da.
Beasainen eman du zirkuak konfinamendua. Argazkia: ETB

Beasainen dagoen zirku italiarreko trapezista bat hil zen joan den astelehenean entrenatzen ari zenean behera erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Emakumeak 29 urte zituen eta kolpe handia hartu zuen buruan. Donostia Ospitalera eraman zuten, larri, eta bertan hil zen ordu batzuk geroago.

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian ezbeharra nola gertatu zen argitzeko.

Martxoaren 13titk 15era bitartean ikuskizunak eskaintzeko asmoz joan zen Beasainera, baina koronabirusaren pandemiagatik ezarritako alarma-egoerak bete-betean harrapatu zuen eta harrezkero bertan segitzen du, konfinamendua noiz amaituko zain.

 

Albiste gehiago ekonomia

Gehiago kargatu