Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Nafarroako Gobernuak erkidegoko abelburu guztiei —120.000 inguru— dermatosi nodularraren aurkako txertoa jarri nahi die, prebentzio-neurri bezala. Horretarako, Espainiako Gobernuari eskatu dio Europar Batasunari baimena eska diezaiola txertaketa abian jartzeko. Halaber, gaitza nola zabaltzen ari den ikusita, Euskal Autonomia Erkidegoko, Aragoiko eta Kataluniako abelburuak ere txertatzeko eskaera egin du.
Jose Mari Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Ignacio Gil Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak agerraldia egin dute goizean, gaiaren inguruko azalpenak emateko. Esan dutenez, "erabaki horren arrazoia prebentzioa indartzea da, hilabete honetan bi foku agertu baitira Frantzian, kontrolatu gabeko animalien mugimenduek eragindakoak, eta horietako bat Nafarroatik 30 kilometrora dago".
Kontseilariaren arabera, Katalunian "fokua kontrolatzea" lortu dute, prebentzio-neurrien bidez, baina Frantzian bestelakoa da agertokia: "Egoera ez dago kontrolpean, eta Nafarroara hurbiltzen ari dira fokuak". Hori dela eta, Erkidegoan egun dauden abelburu guztiak txertatzeko baimena nahi du Foru Gobernuak, "segurtasuna bermatzeko".
Gaur bildu da Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa erkidegoetako ordezkariekin, eta bilera horretan eskatu du Nafarroak txertaketarako baimena bideratzea. Bruselak du azken hitza.
Goizeko prentsaurrekoan, Aierdik jakinarazi du hainbat bilera egin dituztela sektoreko ordezkariekin, "biosegurtasun neurriak" lehenbailehen hartzeko. Azken egunotan, Frantziatik ekarritako abelburuak jaso dituzte Nafarroako bost ustiategitan, baina, oraingoz, ez da dermatosi kasurik atzeman.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Yanbuko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.