Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.
Ordainketa digitalen kontrol berrien inguruan sortutako zalantzak argitu ditu Ogasunak, eta enpresaburuek eta profesionalek jasotako dirua aitortu beharko dela argitu du, partikularren arteko ordainketak alde batera utzita.
Joan den apirilean onartutako informazio-betebeharrak eguneratu ondoren etorri da azalpena. Horren bidez, Espainiako Gobernuak zerga-iruzurraren aurkako borroka indartu nahi du, finantza-digitalizazioa gero eta handiagoa den honetan. Aldaketen artean, Zerga Agentziari informazioa ematera behartuta dauden erakundeen kopurua handitzea nabarmendu dute. Izan ere, Zerga Agentzia ez da bankuen jardunera mugatuko, Espainian diharduten duten ordainketa-erakundeak eta diru elektronikoko erakundeak ere barne hartuko baititu.
Beste berritasun nagusietako bat da informazioa hilero bidaliko dela, eta ez urtean behin, eragiketen zenbatekoa edozein dela ere. Orain arte, txartel bidezko ordainketak 3.000 eurotik gorakoak zirenean jakinarazten zen soilik. Gainera, kontrola finantza-produktuen sorta zabalago batera hedatuko da, hala nola banku-kontuetara eta bankukoak ez diren kontuetara, aurrezki-kontuetara, ordainketa-kontuetara edo eperako ezarpenetara, etekinik sortu ez arren ere.
Kobrantzei dagokienez, erakundeek enpresaburuek eta profesionalek edozein motatako txartel fisiko zein birtualekin egindako eragiketa guztien berri eman beharko dute. Berrikuntza gisa, telefono mugikorraren zenbakia erabiltzen duten sistemen bidez egindako eragiketak ere sartuko dira (Bizum, esaterako) baina jarduera profesionala denean soilik, partikularren arteko ordainketak kanpo utzita.
Era berean, erreformak urtero 25.000 eurotik gorako eragiketa-bolumena duten txartelei buruzko informazioa emateko betebeharra ezartzen du, bai profesionalena, bai partikularrena. Bertan, establezimenduetako abonu, kargu, birkarga, diru-bilketa eta urteko gastua jasoko da.
Zerga Agentziaren arabera, araudia egungo finantza-errealitatera egokitzea da helburua, eta informazio zehatzagoa eta sarriagoa izatea, zerga-iruzurraren eta zerga-bilketaren eraginkortasunaren arloko erronka berriei aurre egiteko. Hileko txostenetako lehen datuak 2026ko otsailean iritsiko dira Ogasunera.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.