KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko langile publikoen zati batek telelana egin ahal izango du irailera arte

Adineko mendekoak dituztenek edo 14 urtetik beherakoak dituztenek eta COVID-19arekin "bereziki sentikorrak" diren taldeetako kideek izango dute horretarako aukera.
Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko eraikina
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen eraikinaren artxibo-irudia.

Eusko Jaurlaritzako langile publikoek telelanean jarraitu ahal izango dute ostiral honetan alarma-egoera bertan behera utzi eta irailaren 7ra arte, mendekotasuna duten adinekoak edo 14 urtetik beherakoak badituzte eta COVID-19aren "bereziki sentikorrak" diren taldeetako kide badira, baina arrisku maila laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuak berrikusi ahal izango du.

Neurria Euskadiko Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialean adostu dute Jaurlaritzak eta CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk, ordea, ez du ituna sinatu eta LAB ez da Gasteizko bileran izan.

Akordioari esker, lanera presentzialki itzultzetik salbuetsita zeuden langile taldeek etxetik lanean jarraitu ahal izango dute udan, "lana eta familia uztartzeko", Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez.

Bestalde, "Telelaneko Programan" parte hartzen duten langileek egoera horretan jarraituko dute deialdi berria indarrean sartu arte; eskaerak egiteko epea ekainaren 3an amaitu zen, eta orain eskaerak aztertzen ari dira.

Gainera, 7:30etik aurrera sartzeko ordutegi malgua mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Joan den maiatzaren 11n, EAEko langileak aurrez aurre lan egiten hasi ziren berriro, eta, gaur egun, % 80a beren lanpostuetan daude, prebentzio-neurri desberdinekin, hala nola segurtasun-distantziari eustea.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X