Azpiazuren hitzetan, "aurrekaririk gabeko salbuespenezko" egoera da
Pedro Azpiazu jarduneko Ogasun eta Ekonomia sailburuak aurreratu duenez, litekeena da Eusko Jaurlaritzak bere aurreikuspen ekonomikoak berriz aztertu behar izatea eta iragarpen apalagoak egitea, nahiz eta “egonkortasun politika eraginkorra” izan. BPGk % 20,1 egin du atzera 2020ko bigarren hiruhilekoan.
Azpiazuren ahotan, “salbuespenezko” egoera da; izan ere, “bake garaian bi zenbakiko halako jaitsiera baten aurrekaririk ez dago historian”.
Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordeak eta Jordi Campas Ekonomia eta Plangintza zuzendariak Pedro Azpiazu lagundu dute agerraldian.
Konkretuki, bigarren hiruhilekoan, BPGk % 20,1eko jaitsiera izan du eta enpleguak % 19,8koa. Ekonomia eta Ogasun Sailak % 13,4ko eta % 10,7ko aurreikuspenak egin zituen, hurrenez hurren.
Honenbestez, Eusko Jaurlaritzak egindako azken iragarpenak behetik gainditu dituzte azken hiruhilekoko emaitzek. Nahiz eta behin betiko datuak irailaren 18an argitaratu, hazkunde ekonomiko eta enplegu iragarpen apalagoak egin beharko dituztela “ematen du”, sailburuak aitortu duenez. Euskadiko BPGk aurten % 8,7 behera egitea espero zuen Jaurlaritzak, eta 2021ean % 6,7 haztea.
Azpiazuren hitzetan, “sekula izan” den “salbuespenezko egoerarik latzena bizitzen ari gara; berezitasun, osasun kolektiboarentzako arrisku eta krisi ekonomiko zein sozial sakonagatik”. Hala ere, “egonkortze politika eraginkor bat dute martxan”, azpimarratu du.
“Bake garaian bi zenbakiko halako jaitsiera baten aurrekaririk ez dago historian; salbuespenezko egoera bati erantzun aparta eman behar diogu”, nabarmendu du sailburuak.
Azpiazuren ustez, “egonkortasun politika eraginkor” bat dute erakunde ezberdinek hartutako neurriei esker, baina Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa “lehenbailehen” deitzea “premiazkoa” da, Estatuarekin aurrekontuen egonkortasuna adosteko.
Lanpostuen galera
Bestalde, enpleguan datuak ere “oso negatiboak” izango direla gogorarazi du Alberdik. Hasierako aurreikuspena % 7 atzera egitea zen, 68.000 bat lanpostu gutxiago, alegia, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak kontuan hartuta. ABEEEak kontuan hartu barik, ostera, batez beste 43.300 lanpostu galduko lirateke.
Abendutik ekainera bitartean, 30.000 pertsona gehiago zeuden langabezian, Alberdik zehaztu duenez. Aldi baterako erregulazio espedienteen portaeraren eta normaltasuna berreskuratzeko erritmoaren “hipotesi bat” eginez, “beste 30.000 pertsona gehiago” langabezian geratuko direla iragarri du sailburuordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent upela 112 dolarrean dago, Irango gerraren laugarren astean
Ekialde Hurbileko gatazka armatuak energiaren prezioa baldintzatzen jarraitzen du. Gaur goizaldetik petrolio gordinaren prezioa joera argirik gabe aritu da; izan ere, 114 dolarretik gorako maximoa jo du, eta 110,22ko minimoa.
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.