LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lan Ikuskaritzak bi zehapen-espediente ireki ditu eta 147 errekerimendu egin ditu

5.682 kontratu berrikusi dira, eta horietatik 1.959 eraldatu behar izan dira legezkotasunera egokitzeko.
Langile bat Bilbon
Langile bat Bilbon. Irudia: EFE

Lan Ikuskaritzak 2020ko lehen seihilekoan garatutako jardueraren balantzea aurkeztu du gaur Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak, COVID-19aren pandemiaren ondorioz zabaldutako ezohiko kanpainak barne (Koronabirusarekiko Esposizio Arriskua eta ABEEi buruzko Txostenak).

2020ko lehen seihilekoan, guztira, 10.797 ikuskapen-jarduera egin dira, eta lan-iruzurraren aurkako borrokaren esparruan 5.682 kontratu berrikusi dira. Kontratu horietatik 1.959 eraldatu egin behar izan dira legezkotasunera egokitzeko, eta horrek % 34,5eko eraginkortasuna izan dutela esan nahi du.

San Jose sailburuak Lan Ikuskaritzak koronabirusarekiko esposizioaren arriskuari aurre egiteko garatutako kanpaina nabarmendu du, guztira 551 jarduera batu baititu: "551 jarduketa izan dira, 2 zehapen-espediente eta 147 errekerimendurekin soilik, eta horietan sindikatuek eta langileek enpresa-sektore guztietan egindako salaketa guztiak sartzen dira, enpresak COVID-19aren aurkako babesari buruzko araudia betetzen ez zuela iritzita".

Sei hilean behingo txostenaren aurkezpenean, Iciar Gonzalez Lan Ikuskaritzako zuzendariordearekin batera, Maria Jesus San Jose sailburuak legegintzaldiaren hasieran aktibatutako lan-iruzurraren aurkako kanpainaren emaitza bikaina adierazi du. Kanpaina horri esker, guztira, 18.300 kontratu eraldatu dira. "Oso emaitza onak dira –adierazi du–, lan-iruzurraren aurka jarduteko gure erabaki irmoak markatutako legegintzaldiaren ondorioz. Guztira, legez kanpoko 18.300 kontratu aldatu dira, eta horietatik 2.000 Lan Ikuskaritzak aurtengo lehen seihilekoan garatutako jarduerari dagozkio".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X