Pandemiagatik itxita
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sestaoko ArcelorMittalek berriz ekin dio lanari, martxotik itxita egon ondoren

Mantenu lanak egiten dituzten behargin gutxi batzuk bakarrik egon dira lanean martxotik, eta langile guztiak hasiko dira lanean orain.
18:00 - 20:00
Sestaoko ArcelorMittal lantegia, berriz ere zabalik

ArcelorMittalek Sestaon duen plantak gaur arratsaldean, 14:00etan, zabaldu ditu berriro ateak, martxotik itxita egon ondoren. COVID-19aren pandemiak  "lan-kargan eragindako beherakadagatik" erabaki zuten lantegia ixtea arduradunek.

250 langile ingururi ezarri zieten aldi baterako lan-erregulazio espedientea, duela zazpi hilabete, eta, orain, merkatuan "suspertze zantzuak" atzemanda, berriro irekitzea ebatzi du multinazionalak. 

ArcelorMittalen arabera, "merkatu batzuetan" indarberritzen hasi da altzairuaren eskaria, eta itxi aurreko ekoizpen mailari eutsiko diote Sestaon, hilean 40.000 tona altzairu egiten. 

Mantenu lanak egiten dituzten behargin gutxi batzuk bakarrik egon dira lanean martxotik, eta langile guztiak hasiko dira lanean orain.

"Gorabeherarik ez badago, lanean hasiko dira denak", azpimarratu dute multinazionaleko iturriek. Dena dela, ohartarazi dutenez, "ziurgabetasuna" da nagusi, eta baliteke "neurri murriztaileak" berriro hartu behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X