Espainiako Gobernuak urtarrilaren 31ra arte luzatu ditu aldi baterako erregulazioak
Espainiako Gobernuko Ministro Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du gaur, sektore batzuetan ezinbesteak bultzatutako aldi baterako lan erregulazioko espedienteak automatikoki urtarrilaren 31ra arte luzatzeko, eta bi espediente mota bereizi ditu: jardutea debekatuta dutenentzakoa eta jarduera mugatua dutenentzakoa.
Hain zuzen ere, bi modalitate horiek sortu izanak ekarri du gaur goizean CEOE enpresarien Espainiako elkarteak bat egitea atzo Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek espedienteak lau hilabete luzatzeko adostutako akordioarekin.
Ezinbesteko aldi baterako lan erregulazioko espedienteen luzapen automatikoa pandemiak gogorren jo dituen enpresetara mugatuko da, betiere beren aktibitatea Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (CNAE-09) delakoan bildutako kodeei badagokie, bertako balio katean badago edo negozioa nagusiki sektore horien menpe badago.
Jose Luis Escriva Espainiako Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak zehaztapen gehiago eman ditu. Hala, adierazi du otsailaren 29an 50 langile baino gutxiago zituzten enpresek % 85eko salbuespenak izango dituztela hilabetero, 2020ko urritik 2021eko urtarrilera arte, eta 50 langile baino gehiago zituztenek, berriz, % 75eko salbuespena.
Jardutea debekatuta dutenentzako aldi baterako lan erregulazioko espedientea
Edozein sektoretako enpresentzako espediente mota berriei dagokienez, bi motatakoak izango dira: batetik, agintariek hartutako neurrien ondorioz jardutea debekatuta duten enpresentzako aldi baterako lan erregulazioko espedientea (gaueko aisialdiko enpresak, esate baterako); bestetik, jarduera mugatua duten enpresentzako aldi baterako lan erregulazioko espedientea, udal, autonomia erkidego edo estatu mailako agintariek hartutako neurrien ondorioz (aforoak eta ordutegiak murriztea, adibidez) beren jarduera oztopatuta daukaten enpresentzat.
Jarduera eragotziko espedienteek % 100eko salbuespena ezarriko dute aurtengo otsailean 50 lagunetik beherako lantaldea zeukaten enpresentzat, eta % 90ekoa enpresa handiagoentzat.
Jarduera mugatua dutenentzako aldi baterako lan erregulazioko espedientea
Bestalde, jarduera mugatuko espedienteek (atzeraeraginez aplikatuko dira irailaren 1etik) urritik urtarrilera arteko kuotak arinduko dituzte: aurtengo otsailaren 29an 50 langile baino gutxiago zituzten enpresentzako salbuespenak % 100ekoak izango dira urrian, % 90ekoak azaroan, % 85ekoak abenduan eta % 80koak urtarrilean. 50 langile baino gehiago bazituzten, berriz, ehuneko horiek % 90, % 80, % 75 eta % 70ekoak izango dira, Escrivak azaldu duenez.
Gainera, aurreko luzapenean jarritako mugei eutsi diete testu berrian: aldi baterako lan erregulazioko espedientea indarrean den bitartean, ezingo da aparteko ordurik egin, jarduerak azpikontratatu eta, salbuespenak salbuespen, zuzeneko zein zeharkako kontrataziorik egin.
Horrez gain, enpresek ezingo dute espedienterik eskatu, baldin eta beraien egoitza zerga paradisutzat hartutako lurraldeetan badute. Halaber, enpresek ezingo dute dibidendurik banatu aldi baterako lan erregulazioko espedientea ezarri zaien urte fiskalean, baliatu dituzten salbuespenak itzuli ezean.
Era berean, neurri horiez baliatzen diren enpresek sei hilabete gehiagoan eutsi beharko diote enpleguari, inor kaleratu gabe; aurretik beste konpromisoren bat hartuta duten enpresen kasuan, aurreko hori amaitutakoan hasiko dira zenbatzen sei hilabeteak.
Dirulaguntza gehiago
Ministro Kontseiluak sinatutako testuan jasotzen denez, espediente horiei lotutako langabezia prestazioak ere urtarrilaren 31ra arte luzatuko dira. Oinarri arautzailearen % 70ekoa izango da dirulaguntza, nahiz eta sei hilabete igaro (horrela, oinarri arautzailearen % 50era jaistea saihestuko dute), eta langabeentzako “zero kontagailua” 2022ko urtarrilaren 1ean lehengoratuko da, aldi baterako lan erregulazioko espedientea kobratzen ari den artean langabezialdia bere horretan gelditzen baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuko langileek greba egingo dute astelehenetik aurrera
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.