Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adegik berretsi egin du BPGa % 8-10 jaitsiko dela eta 10.000 lanpostu galduko direla

Patronalaren esananetan, "behea jo ondoren", eraikuntza eta industria hobera egiten hasi direla, baina zerbitzuen sektorean egoera larria dela, batez ere merkataritzan eta ostalaritzan.
Jose Miguel Ayerza eta Eduardo Junkera Adegiko arduradunak.
Jose Miguel Ayerza eta Eduardo Junkera Adegiko arduradunak. Argazkia: EFE

Adegik berretsi egin du Gipuzkoako ekonomiak % 8 edo 10eko beherakada izango duela eta 10.000 lanpostu inguru suntsituko direla 2020an, COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz. Horrez gain, lurralde horretako enpresen % 70ek uste dute susperraldia "urtebete inguruan" gauzatu daitekeela.

Eduardo Junkera eta Jose Miguel Ayerza Adegiko presidente eta idazkari nagusiak agerraldia egin dute Donostian, egoera ekonomikoari buruz egin duten inkestaren datuak azaltzeko.

Junkerak esan du "behea jo ondoren" ekonomiak "suspertze txiki bat" izan duela, baina ohartarazi du sektoreka ezberdintasun handiak antzeman dituztela. Hala, eraikuntza eta industria zerbitzuak baino hobeto doaz, batez ere merkataritza eta ostalaritzarekin alderatuta.

"Egoerak oso larria izaten jarraitzen du ziurgabetasuna handia delako", azpimarratu du. Osasun krisiaren bilakaerak ekonomiaren susperraldia baldintzatuko duela gogoratuta, pandemia kontrolatzeko prebentzio neurriak zorrotz betetzeko deia egin du.  

Horrez gain, Europar Batasunak ekonomia berreskuratzeko iragarri dituen diru-laguntzak enpresa txikietara heltzeko bitartekoak jar ditzatela galdegin die erakundeei, Gipuzkoan enpresen % 95 konpainia txikiak direla nabarmenduta.  

Bestalde, enpresen erdiak baino gehiagok esan dute "konpainiek malgutasun handiagoa" behar dutela, eta % 43k aldi baterako lan-erregulazioei lotutako hainbat baliabide eusteko eskatu dute.

Gipuzkoako enpresen kezka nagusiak hauek dira: Estatuko eta nazioarteko ekonomien ahaltasuna eta salmenten errentagarritasunaren beherakada.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X