Eusko Jaurlaritzak 13.250 milioi bideratuko ditu 2024ra arte ekonomia suspertzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko ekonomia eta gizartea berreraikitzeko "Berpiztu" programaren oinarriak aurkeztu ditu astearte honetan. Guztira, 13.250 milioi euroko inbertsioa egingo du Eusko Jaurlaritzak datozen lau urteetan, ekonomia suspertu, enplegua berreskuratu eta lanpostu berriak sortze aldera.
Lehendakariak azpimarratu duenez, hauek dira datozen lau urteetan lortu nahi dituen helburu nagusiak: 135.000 lanpostu berreskuratzea, 6.000 enpresa eta mikroenpresa berri sortzen laguntzea, ikerketa eta garapeneko 1.000 proiektu berri bultzatzea, industria arloko 10.000 enpresa laguntzea, industria eta zerbitzuen sektoreko 4.000 enpresaren balio erantsia handitzea, elikagaien sektoreko 100 enpresaren balio erantsia handitzea eta merkataritza eta ostalaritzako 1.400 enpresaren balio erantsia handitzea.
EAJren eta PSE-EEren arteko gobernu-akordioan jasotako ekimena da, eta "premiaz" jarduteko eta berriro martxan jartzeko beharrari erantzuten dio.
Eusko Jaurlaritzak "Berpiztu" programa foru aldundiekin eta EUDELekin partekatuko du, eta geroago eragile ekonomiko eta sozialekin. Behin ekarpenak jasota, urriaren amaieran Gobernu Kontseiluan onartzea espero du Urkulluren Gobernuak.
Euskadik iraganean beste krisi batzuk jasan dituela gogorarazi du, hala nola 2008ko munduko finantza-krisia. Orduko hartan, Euskadi altxatu eta "indartsuago" irten zela azpimarratu du Urkulluk. Orain, ondorio ekonomiko larriak eragin dituen mundu mailako osasun-krisi honetan, programa hau Euskadi "berriro martxan jartzeko beharrezko tresna" dela uste du lehendakariak.
Galdutako enplegua berreskuratzea
COVID-19aren pandemiaren krisian, egoera "oso larria" zenean, "ahalik eta lanpostu gehien" mantentzeko eta galdutako lanpostu guztiak berreskuratzeko konpromisoa hartu zuela adierazi du Urkulluk.
Une honetan, osasun-krisiak aurrekaririk gabeko krisi ekonomikoa eragin du, barne-produktu gordinean beherakada handiak izan baitira. Enpleguan ere eragin handia izan du, batez ere aldi baterako enplegu errregulazioan zeuden milaka langilerengan.
Lehendakariaren ustez, pandemia trantsizio globaleko une erabakigarri batean gertatu da, eta, beraz, "hamarkada oso bat markatuko duen ziklo-aldaketa baten aurrean gaude". Hori dela eta, hiru trantsizioetara egokitzeko eta erresilientzia lortzeko beharra azpimarratu du, Euskadi "digitalago, berdeago eta inklusiboago" baten alde egiteko.
Indarguneak
Lehendakariak azaldu du ez dela hutsetik abiatzen, Euskadik "indargune eta aktibo propioak dituelako ekonomiaren eta enpleguaren suspertze horri berme osoz aurre egiteko". "Kontzertu Ekonomiko bat dugu, zerga-bilketaren beherakada konpentsatzeko zorpetzeko gaitasuna eta finantza-autonomia", esan du.
Halaber, gogora ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoak esperientzia duela eta aurreko krisiak gainditzea lortu zuela. "Lankidetza publiko-pribatuko eta lan instituzional partekatuko historia luzea duen herrialdea gara. Industria onbideratu, lehiakor eta berritzaile baten aktiboa dugu, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sare indartsu batekin", gaineratu du.
Bi ekintza-ardatz
Lehentasuna emango diete sei lan-arlori: inbertsio publikoari; ikerketa eta eraldaketa digitalari; industria aurreratuari eta nazioartekotzeari; trantsizio energetikoari eta ingurumen-trantsizioari; elikagaien industriari, eta kultura- eta sormen-industria eta -zerbitzuei.
Bigarren fokua enplegua sortzea da; horrela, enpleguan eragin zuzena izango duten programak sustatuko dituzte. Hitzarmenean, lehentasuna emango zaie sei lan-arlori: ekintzailetza, mikroekintzailetza eta enpresa berriak; lan-prestakuntza eta prestakuntza duala; tokiko eta eskualdeko enplegu-planak; obrak birgaitzea eta birgaitze- planak; lan-eskaintza publikoak, eta gazteen enplegua sustatzeko plana.
Gainera, Gobernuak enpleguaren kalitatea hobetzeko programak eta pizgarriak bultzatzeko konpromisoa hartzen du, besteak beste, soldata-arrakala eta prekarietatea murriztera bideratutakoak, kontratu mugagabeak sustako baitituzte. Gizarte Segurantzaren babesa areagotzea eta istripu-tasa murriztea ere planteatzen dute, bai eta lanaren ikuskaritza sendotzea, lana eta familia bateragarri egitea sustatzea, gizarte-elkarrizketaren eta lan-harremanen esparrua sendotzea eta partaidetza-eredu inklusibo berri bat sustatzea ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.