Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CCOOk eta UGTk aurre-akordioa egin dute ITPrekin kaleratzeak murrizteko

Zuzendaritzak 194 kaleratze iragarri zituen Zamudioko lantegian, eta orain 121 izango dira. ELAk ez du ituna babestu.
ITPren lantegia Zamudion.
ITPren lantegia Zamudion. Artxiboko argazkia: EFE

CCOO eta UGT sindikatuek aurre-akordioa egin dute ITP enpresarekin, Zamudioko eta Madrileko langitegietan (Alcobendas eta Ajalvir) iragarritako 309 kaleratzeak 206ra murrizteko. Horrela, bada, Zamudion 121 langile kaleratuko dituzte, 72 Ajalvirren eta 13 Alcobendasen, Europa Pressek iturri sindikalak aipatuta zabaldu duenez.  

Zamudioko lantegian, 71 langileri ez diete kontratua berrituko, zortzi ordaindutako bajak izango dira eta kaleratuko dituzten gainerako 41 langileak 58 urtetik gorakoak dira eta osagarriak jasoko dituzte.

Hasiera batean, zuzendaritzak 194 kaleratze iragarri zituen Zamudioko plantan.

ELAk ez du babestu CCOOk eta UGTk enpresarekin egindako aurre-akordioa.

Itun horren arabera, kaleratzeez gain, aldi baterako lan-erregulazio bat ere aplikatuko dute Zamudion, azarotik 2021eko abenduaren 31 arte. 426 beharginengan izango du eragina.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X