Feminismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Genero ikuspegia txertatzen duen lehen enpresa-kudeaketa eskuliburua argitaratu dute

Negozio eskola eta fakultateetara bideratutako testu bat da, eta soldata arrakala eta hizkuntza sexista deuseztatzeko eta emakumeen lidergoa sustatzeko adibideak azaltzen dira.
Emakume bat bulegoan lanean. Argazkia: Pixabay
Emakume bat bulegoan lanean. Argazkia: Pixabay

Emakumearen Institutuak genero ikuspegia txertatzen duen lehen enpresa-kudeaketa eskuliburua argitaratu du negozio eskola eta fakultateei zuzenduta, eta bertan jaso ditu soldata arrakala eta hizkuntza sexista deuseztatzeko eta emakumeen lidergoa sustatzeko adibideak.

EHUrekin batera egindako eskuliburuak Siemenes, Mahou San Miguel, Caixa Bank, Accenture eta Ferrovial enpresetan izandako esperientziak jasotzen ditu, tartean zuzendaritzako kide diren emakumeek jokatzen duten papera eta enpresa munduan dituzten oztopo nagusiak zeintzuk diren.

Emakumearen Institutuak azaldu duenez, eskuliburuak gainerakoen egitura errepikatzen du, hau da, enpresa kudeaketaren kasu praktiko arrakastatsuak agertzen dira, baina normalean gizonezkoak izaten dira eta kasu honetan emakumezkoak dira protagonista.

Hala, besteak beste, gaitasun "bigunek" (soft skills) duten garrantzia, lidergo gaitasuna, komunikazio asertiboa eta erresilientzia agertzen dira emakumezko agintarien ezaugarrien artean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X