3.000 denda inguru atxikiko dira Euskadi Bono Dendara
Ia 3.000 denda inguru atxikiko dira Euskadi Bono Denda ekimenera. Ekimen honek gertuko dendetan kontsumoa handitzea du helburu, koronabirusaren ondorioak arintzeko.
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak osteguneko kontrol saioan azaldu zuenaren arabera, urriaren 30ean amaitu zen enpresek egitasmo honi atxikitzeko epea, baina “jasotako eskaera kopuru handia ikusita” epe hori bi egun luzatu zuten.
Sailburuak zehaztu zuenez, guztira 966.250 bonu egongo dira eskuragai; horietako 500.000 merkataritzara zuzenduta egongo dira eta gainerakoak (466.250) turismo eta ostalaritzara bideratuko dituzte.
Merkataritzarako bonuekin, 10 euroko deskontua egingo dute 30 eurotik gorako erosketa bat eginez gero, eta pertsona bakoitzak, gehienez ere, lau bonu lortu ahalko ditu; gehienez lortu ahalko duen deskontua, beraz, 40 eurokoa izango da guztira.
Horiek finantzatzeko moduari dagokionez, horretarako behar den diru guztiaren % 64 Eusko Jaurlaritzak jarriko du. Turismoa bultzatzeko bonuetan bi milioi euro inbertituko ditu, eta merkataritzari laguntzeko bonuetan, berriz, 3,7 milioi. Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, horri esker 26 milioi euro jarriko dira zirkulazioan.
Susana Corcuera legebiltzarkide sozialistari erantzunez, Hurtadok azaldu du Bizkaian atxiki direla establezimendu gehien, ekimen honetara batu diren establezimenduen % 50 (1.500) bertakoak baitira; Gipuzkoan eta Araban, berriz, % 39 (1.550) eta % 10 (327) atxiki dira, hurrenez hurren.
“Hau da egiten ari garena, baina ez gara hemen geratuko”, adierazi du Hurtadok. Honekin batera, neurri gehiago hartu beharko dituztela aurreratu du, eta bere departamentuak pandemiari aurre egiteko 30 milioi euroko laguntzak sustatu dituela nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.