Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko plan bat onartu du Eusko Jaurlaritzak

COVID-19aren pandemiak eragin duen krisi ekonomikoari erantzun instituzionala ematea da 'Berpiztu Programa'ren helburua.
Jendea Lanbideren bulegoaren atarian zain.
Jendea Lanbideren bulegoaren atarian zain. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko 'Berpiztu Programa' onartu du astearte honetan. Galdutako enplegu guztia berreskuratzea eta langabezia-tasa % 10etik behera jaistea da planaren helburua, 130.000 enplegu dinamizatuz.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren ostean, Arantxa Tapia Ekonimoaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin batera.

Iñigo Urkullu lehendakariak irailaren 29an aurkeztu zituen oinarriak Elkarrizketa Sozialerako Mahaiarekin eta Mahai sozio-ekonomikoko eragileekin kontrastatu eta jasotako ekarpenak gaur onartutako behin betiko programan sartu dituztela jakinarazi du Zupiriak. Egitasmoa Legebiltzarrera bidaliko dute orain.

Zupiria sailburuak adierazi duenez, 'Berpiztu programa' "osasun-pandemiak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko euskal erakundeen erantzuna da; erantzun propioa, izan ere, abiapuntutzat aurrekontu-baliabide propioak hartzen ditu, Europako funts gehigarriak kontuan hartu gabe".

Proiektua aurrera eramateko 13.250 milioi euro jarriko dituzte, aurrekontu-baliabideen eta abal publikoen artean.

Zupiriak azaldu duenez, programak bi ardatz bertikal ditu: ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko ardatzak, hain zuzen ere. Gainera, zeharkako hirugarren ardatz bat gehitu dute: enpleguaren kalitateari eta genero-berdintasunari dagokiona.

"Berpiztu programa irekia eta malgua da, eta Euskadi eraldatzeko lau urterako apustua. Euskadi berdeagoa, digitalagoa eta inklusiboagoa eraikitzeko balioko du, Europako estrategiarekin bat", esan du Zupiriak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X