KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko Bilboko bonuak eskuragarri daude jada

Bilboko Udalak 185.000 bonu jarri ditu salgai, gaurtik martxoaren 31ra arte izango dira eskuragarri, 10, 15, 20 eta 30 euroan, eta horien bikoitza balio duten produktuak erosi ahalko dira horiekin.
Bilboko alde zaharra.
Bilboko alde zaharra. Argazkia: EFE

Bilboko Udalak 185.000 bonu jarri ditu salgai koronabirusaren krisiak gehien zigortu dituen lau sektore ekonomikoei (merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxe eta turismoa) laguntzeko, herritarrak horietan erosketak egitera bultzatuta.

Bonuak gaurtik 2021eko martxoaren 31ra arte erosi ahal dira bonobilbao.eus plataforman eta txartelak saltzen dituzten Kutxabankeko kutxa automatikoetan, eta 2021eko apirilaren 4ra arte trukatu ahal dira. Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, baina, beharrezkoa bada, luzatu egingo dute horiek erabiltzeko epea.

Bonuak 10, 15, 20 edo 30 euroan daude eskuragarri, sektorearen arabera, eta erabiltzaile batek erosketa bat egiteko erabiltzen duen bonuaren balio bera emango dio ostalari edo merkatariari Udalak. Beraz, bonu horiek erabiliz, 20, 30, 40 edo 60 euroko erosketak egin ahal dira ekimen honekin bat egin duten establezimenduetan.

Udalak 2,6 milioi euro inbertitu ditu kontsumoa sustatuz kaltetuenei lagundu nahi dien ekimena aurrera eramateko, baina bonu horien "eragin ekonomikoa" 9 milioi eurokoa izan daitekeela uste dute.

Kanpaina mailaka egingo dute. Lehen fasean, 48.727 bonu kaleratu dituzte merkataritzarako eta 34.261 kulturarako; bigarrenean, 91.364 (ia bonu guztien erdia), ostalaritza eta jatetxeetarako; eta hirugarrenean, 10.507, ostatu-negozioetarako eta turismo-jardueretarako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X