KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako ostalariek % 45eko galerak izan dituzte aurten

Ostalarien 41,3k finantziazioa eskatu behar izan dute eta beste % 28k laguntza ekonomikoa eskatu beharko du datozen hilabeteetan.
Taberna bat itxita Gasteizen
Taberna bat itxita Gasteizen. Argazkia: EFE.

Arabako ostalariek euren fakturazioaren % 45 galdu dute jada aurten, eta % 30ek oraindik ez dituzte kobratu pandemiaren lehen olatuan abiatutako laguntzak. Horrenbestez, laguntza horiek eskuratzea sektorearentzat "lehentasun" bihurtu da, berriro itxita baitaude.

Arabako Merkataritzako eta Zerbitzuetako Enpresarien elkarteak (Aenkomer) inkesta bat egin du 100 ostalarien artean; horren arabera, martxoan alarma egoera ezarri zenetik ostalarien % 60k % 40ko galerak izan dituzte.

% 15,1en fakturazioak % 30 eta % 40 artean egin du behera eta % 13,7ren kasuan beherakada hori % 20 eta % 30 artekoa izan da. Horrenbestez, salmenten bataz bestekoaren beherakada % 45ekoa izan da.

Egoera horren aurrean, ostalarien % 41,3k finantziazioa eskatu behar izan dute; batez beste, 55.000 euro inguru eskatu dituzte. Gainera, beste % 28k laguntza ekonomikoa eskatu beharko du datozen hilabeteetan, Aenkomerren arabera.

Negozio gehienek (% 76) aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak egin behar izan dituzte, eta denak saiatu dira gastu finkoak "estutzen", batez ere, alokairuari dagozkionak, gasturik altuena baita. Gutxienez ostalarien % 60k akordioa adostu dute merkataritza-lokaletako jabeekin alokairuaren zenbatekoa murrizteko edo itxita egon ziren bitartean zorra barkatzeko.

Pandemiak eragindako zailtasunen aurrean, ia taberna eta jatetxeen heren batek (% 29,3) negozio modu berriak bilatu dituzte; esaterako, bazkaria etxeetara eramatea edo lokalean jasotzea. Konponbide horrek "harrera ona izan du", baina "diru gutxi ematen du". 

Ostalarien % 73,3k laguntzak eskatu dizkiete erakundeei eta eskaera horien % 65ek aldeko ebazpena izan arren, lehen olatuko eskaeren % 30 oraindik ordaindu gabe daude.

Hori dela eta, Jon Andoni Aspuru Aenkomerreko presidenteak 4.000 eurorainoko laguntzak eskatzeko "tramiteak bideratu eta kobratzeko arintasuna" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, sektorearentzat "oxigeno baloia izango delako".

Halaber, kobratzeko falta diren laguntzak (eskatutakoen % 30) kitatzeko eskatu dute, eta etxez etxe banatzeko aukera 21:00etatik harago baimentzeko; izan ere, udaberriko konfinamenduan ez zegoen ordutegi murrizketarik zerbitzu hori emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek borondatezko bajetara atxikitzeko aukera eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosen lege iruzurrez egindako 42 eta 47 behin-behineko kontratu zeudela ikusi zuen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langile horiek. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X