diru-bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoak 3.429,5 milioi euro bildu ditu urrira arte, 2019an baino % 9,7 gutxiago

Jaitsiera horren ondorioz, 370,5 milioi euro gutxiago bildu dituzte, diru-sarrerak % 7,3 jaitsi direlako eta itzulketak % 1,2 igo direlako.
Gipuzkoako Ogasun eraikina
Gipuzkoako Ogasun eraikina. Argazkia: gipuzkoa.eus.

Zerga bilketa metatua % 9,7 murriztu da Gipuzkoan urrira arte, aurreko urteko denboraldi berdinarekin alderatuta. Guztira 3.429,5 milioi euro bildu dira eta, ondorioz, 2019an baino 370,5 milioi euro gutxiago batu dira, COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz.

Foru Aldundiak ostiral honetan ohar batean azaldu duenez, diru-sarrerak "nabarmen" jaitsi dira ( % 7,3), eta itzulketak % 1,2 igo dira.

Jabier Larrañaga Ogasun eta eta Finantzetako diputatuak adierazi duenez, zerga bilketak zertxobait berreskuratzera egin du azken hilabeteetan. Hala ere, ohartarazi du urteko azken bi hilabeteak inoiz baino garrantzitsuagoak izango direla; izan ere, COVID-19 gaitzaren krisiari aurre egiteko azken neurriek eragina izango dute jarduera ekonomikoan eta, ondorioz, zerga bilketari eragingo diote.   

Zifrak xehatuz gero, eta Errentaren gaineko zergarekin hasiz, lan atxikipenen atalean 13 milioi gehiago jaso ditu Ogasunak (+%1). PFEZ bere osotasunean hartuta ere emaitza positiboa da, pasa den urtean baino 40,3 milioi euro gehiago batu dira eta (+%3).

Bestalde, honako hiru kontzeptu hauek erdibana egiten dira PFEZ eta Sozietateen gaineko Zergaren artean: behera egin dute kapital higikor eta higiezinen atxikipenek, 13,8 milioi (-%16,1) eta 2,8 milioi (-%6,5). Aldiz, hazi egin dira ondare irabazien gaineko atxikipenak, 8,6 milioi euro gehiago bildu baitira (+%31).

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, kuota diferentzial garbiak 58,6 milioi euro gutxiago jaso ditu: sarrera gordinak 1,7 milioi euro igo dira, eta itzulketak 60,3 milioi eurotan murriztu.

Bestalde, Aldundiak kudeatzen duen BEZari dagokionez, zerga bilketa metatua %16,5 jaitsi da aurreko urtearekin alderatuta, hau da, 180,7 milioi euro gutxiago: 109,9 milioitan jaitsi dira sarrerak (-%9), itzulketak 52,1 milioi jaitsi dira (-%8,8) eta lurralde arteko doikuntzak 122,9 milioi eurotan murriztu dira (-%26,3).

Zerga berezietan, Hidrokarburoen gaineko Zerga 53,5 milioi eurotan jaitsi da (-%14,7).

Azkenik, Estatuarekiko doiketei dagokionean, BEZari dagozkionak 75,5 milioi eurotan murriztu dira, eta zerga berezienak 13 milioi eurotan okertu.   

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X